Zientzia eta teknologia zinemaren ikuspegitik aztergai Planetarioan eginen diren lau hitzaldietan

Euskalerria Irratia 2017ko urr. 13a, 11:56
"Izarretako gerra" sagari buruzko hitzaldia emango duen Fernando Ballesteros Roselló astrofisikaria

NUP, FECYT eta Planetarioaren artean antolatutako "Artea, Zientzia eta Teknologia" programa "Izarretako gerra" filmari buruzko hitzaldi batekin hasiko da urriaren 21ean.

Zineman islatzen diren zientzia eta teknologia da "Artea, Zientzia eta Teknologia: errealitate berbera, begirada ezberdinak" zikloaren lau hitzaldietako haria, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) udazken honetarako antolatu duena, Iruñeko Planetarioarekin lankidetzan eta Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren (FECYT) babesarekin. Ekimen honen helburua da zientziaren eta teknologiaren arteko elkarrizketa, alde batetik, eta gizarte zientzien eta artearen artekoa, bestetik, sustatzea. Hitzaldiak Iruñeko Planetarioan izango dira, eta sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte. Lehen hitzaldia urriaren 21ean, larunbatean, izango da, 11:30ean. Izenburua, hauxe: "Zientzia 'Star Wars' filmetan". Fernando Ballesteros Roselló astrofisikari eta zientzia-dibulgatzaileak emango du. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Unibertsitatearen webgunea.

Zikloaren bigarren hitzaldia azaroaren 24an, ostiralean,19:30ean, izango da. Hitzaldi horren izenburua "Matematika zinezkoa" da, eta José María Sorando Muzás Bigarren Hezkuntzako katedradun eta dibulgatzaileak emango du. Egun batzuk geroago, abenduaren 1ean, ostiralean, beste hitzaldi bat izango da, 19:30ean. Hizlaria Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Carlos Tabernero Holgado irakaslea izango da, eta hitzaldiaren izenburua, "Osasuna, gaixotasuna eta historia Ingmar Bergmanen zineman". Zikloaren azken hitzaldia abenduaren 15ean izango da, ostiralean, 19:30ean. Hitzaldia hauxe izango da: "Aurrerapenari buruzko ikuspegiak: zinemaren eta teknologi(ar)en arteko elkarrizketak", eta hizlaria, Antoni Roig Telo, Universitat Oberta de Catalunyako irakaslea.

"Artea, Zientzia eta Teknologia: errealitate berbera, begirada ezberdinak" hitzaldi zikloaren helburua sormen artistikoaren eta ikerketa zientifikoaren gaineko ikuspegi integratua ematea da. NUPeko Kultura Zientifikoaren Unitateak eta Iruñeko Planetarioak antolatu dute, eta Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren (FECYT) – Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatu du. Hitzaldiak dibulgaziozkoak dira, eta, horrenbestez, jende guztiari zuzenduak, eta ospe handiko ikertzaileek emango dituzte. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!