948 merkatua-Nafarroako arteen merkatua eginen da Iruñean

Euskalerria Irratia 2017ko urr. 3a, 20:10

Azaroaren 15 eta 16an 400 artista eta profesional bilduko ditu eta herritarrentzako 70 ekitaldi baino gehiago eskainiko dira. 

Arteen feria profesional honek bi helburu ditu: batetik, Nafarroako kultura-arloko ekoizpena erakustea hainbat sektore eta lurraldetako banatzaile eta eragileei; bestetik, kultura-arloko profesional eta eragileak elkartzeko gunea izatea.

Nafarroako Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatzen du 948 merkatua-Nafarroako arteen merkatua, eta proposatzen duen berrikuntza nagusia ferien feria izatea da, diziplina artistiko guztiak barne hartzen baititu: zinema eta telebista, arte eszenikoak, arte plastikoak, musikak, disko, liburu eta beste euskarrien argitalpena, eta kultura- eta sormen-industria berriak, esaterako, diseinu digitala, ehun- eta moda-diseinua, arkitektura, ingeniaritza edota lanbide berriak). Feria-eredu berri honi esker diziplina guztiek lan-espazio berean elkarrizketan jarduteko aukera izango dute lehenbiziko aldiz.

Ana Herrera Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak gaur goizean aurkeztu du feria, eta bertan ziren Fernando Pérez Kulturako zuzendari nagusia, Maider Beloki Kultura, Hizkuntza Politika, Hezkuntza eta Kirol zinegotzia eta Dori López Jurío Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria.

948 merkatua-Nafarroako arteen merkatua mugaz haraindiko izaera duen feria da, eta, Euskadira begiratzeaz gain, Bordele eta Toulousera, Errioxa eta Aragoira, eta Madril eta Bartzelonara ere begira dago. Epe ertainera erreferentziazko elkargune bilakatu nahi du proposamen kultural eta artistikoen erakustaldiak egiteko, ezagutza partekatzeko eta proiektuak erakusteko, eta arteak sustatzeko Euroeskualde guztian: Nafarroa/Akitania eta Euskadin, baita Aragoi eta Errioxan ere.

Merkatua proiektu estrategiko gisa sortu da Iruñeko eta Nafarroako kultura- eta sormen-industriaren esparruan. Foru-komunitateko kultura-sektorearentzako inflexio-puntua izatea espero du Kultura, Kirola eta Gazteria Departamenduak. 948 merkatua-Nafarroako arteen merkatuak Nafarroa, Euskadi, Aragoi, Errioxa eta Akitania Berriko errealitate kulturalaren mapaketa egiteko ere balio izan du, eta, zuzenean edo zeharka, 7 milioi pertsonengana heltzeko aukera du.

948 Merkatua, Mercado de las artes de Navarra, se presenta como una feria de carácter transfronterizo que mira tanto a Burdeos y Toulouse, como a Euskadi, La Rioja y Aragón, así como a Madrid y Barcelona. A medio plazo, aspira a convertirse en un encuentro de referencia para la muestra de propuestas culturales y artísticas, para el intercambio de conocimiento y la exposición de proyectos, y para la promoción de las artes de todo el ámbito de la Eurorregión: Navarra/Aquitania y Euskadi, y también Aragón y la Rioja.

Concebido como un proyecto estratégico para Pamplona y Navarra en el ámbito de las industrias creativas y culturales (ICCs), desde el Departamento de Cultura, Deporte y Juventud se confía en que marque un punto de inflexión para el sector cultural de la Comunidad foral. 948 Merkatua, Mercado de las Artes de Navarra, ha servido además para llevar a cabo un mapeo de la realidad cultural navarra y de Euskadi, Aragón, la Rioja y La Nueva Aquitania, lo que supone poder llegar con este evento a un ámbito de 7 millones de personas directa o indirectamente.

948 Merkatua-Nafarroako arteen merkatuaren abiaraztea Nafarroako Gobernuak sormen-industrien alde egindako apustuaren barruan dago. Sormen-industria horiek lehentasunezko arlo ekonomikotzat jotzen dira gure komunitateko 2106-2020 Espezializazio Adimentsuko Estrategian. Ildo horretatik, Kulturaren Zuzendaritza Nagusiak uste du arlo hori ezinbestekoa dela Nafarroako Kulturaren Plan Estrategikoa definitzeko. Modu horretara, espero da merkatuan modu estandarizatuan lehiatu ezin duten erakunde eta sektore ahulenei babesa ematearen bidez subsidiaritatearen inguruan lan egiteaz gainera, Nafarroako kulturaren indar handia kanpoan sustatzeko eta beste lurralde batzuekin sinergiak sortzeko lan egitea. Xede horrekin, Nafarroa CREHUB proiektuan parte hartzen ari da, Europako beste 8 herrialderekin, sormen-industrien sektoreko eredu estrategikoak eta praktika onak aztertzeko helburuarekin.

Lehenengo edizio honetan, 948 Merkatua-Nafarroako arteen merkatuak Iruñeko Udalaren laguntza berezia dauka. Gainera, milaka erakundek ekitaldi honetako programazioa egiten lagundu dute; horien artean daude: Oteiza Museoa, Huarteko Arte Garaikideko Zentroa, Nafarroako Museoa, NICDO, Baluarte Fundazioa, Nafarroako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala, Nafarroako Filmoteka, Zentrala, Aragoiko Gobernua, Errioxako Gobernua, Eusko Jaurlaritza, Kataluniako Generalitata, Fira de Tárrega, Huescako Azoka, Akitania Berriko Gobernua, Pirinio Atlantikoetako Departamentua, Baionako, Zaragozako, Logroñoko, Bilboko, Donostiako, Biarritzeko, Paueko eta Bordeleko Udalak.

Prozesua

948 Merkatua-Nafarroako arteen merkatua abian jartzearekin batera 2017an lanbide-sektorea sustatzen laguntzeko zenbait ekintza definitu ahal izan dira, eta, horrekin batera, azterketa-lan bat egin da, Tárregako Nazioarteko Antzerki eta Dantza Lehiaketara, Vic-eko Musika Merkatura, Irun Innovation Open-era, Huescako Antzerki eta Dantza Azokara, Balear Uharteetako B Arte Eszenikoen Azokara eta Bilboko BIME Azokara (Musika Azoka, 2017ko urriaren 25etik 27ra) bisitak eginez.

948 Merkatua abian jartzeko, Nafarroako kultura-eskaintza identifikatu eta proposamenak zehaztu dira. Horretarako, deialdi ireki bat atera zen culturanavarra.es web-orrian ekainaren 15etik uztailaren 31ra. Material horrekin Nafarroako industria kultural eta sortzaileen erregistro bat egin da 414 proposamenarekin, arte guztietakoak: 103, musiketan; 78, arte eszenikoetan; 39, zinema eta telebistan; 50, arte plastikoetan; 60, edizioan eta gainerakoak, kultura eta sormen industrietan. Guztira, erregistro honek Nafarroako 1.369 artistaren datu-base bat du. Azokan zehar online eskuliburu bat aurkeztuko da 2017ko Nafarroako kultura eta sormen industrien proposamenekin. Eskuliburu hori urtero berrituko da eta Nafarroako kultura-sektoreak zenbait azoka eta erakusketetan aurkezteko balioko du.

Horrez gain, Nafarroako kultura proposamenen programazioaren, banaketaren eta kudeaketaren profesionalak identifikatu dira, eta bilerak egin dira besteak beste Akitania Berriko, Euskadiko, Errioxako, Aragoiko, Kataluniako eta Madrilgo kultura-eragileekin.

Egitaraua

948 Merkatua-Nafarroako arteen merkatuak bi bloke nagusi izango ditu: goizetan, Baluarte PRO eta, arratsaldeetan, Nafarroako proposamen artistikoen showcase-ak (ikuskizunak). Urtean zehar Iruñeko jarduera kulturalen sustatzaile diren hainbat gune eta ekipamendu publiko nahiz pribatutan gauzatuko dira.

Azaroaren 15eko eta 16ko goizetan, 9:00etatik 14:30era, Baluarten gauzatuko dira jarduerak. Gune hori diziplina ezberdinen arteko elkarrizketa ahalbidetzeko topagunea izango da, eta 300 profesional baino gehiago bilduko ditu.

Honako arlo hauek izango ditu Baluarte PRO 948 Merkatua guneak:

- ICSSen erakunde eta proiektuen standak. 20 stand politika kultural, turismo kultural, diseinu, kudeaketa, prototipo eta abarretarako.
- Adituek gauzatutako 48 aurkezpenez osatutako hiru ibilbide, bakoitza 20 minutuko iraupena izango duelarik. "Ekonomia eta kultura" gaiaren inguruan ardaztuko dira.
- Wikigunea. Wikilari profesionalek erakunde eta proposamen kulturalei buruzko informazioa biltzeko standa, ondoren Wikipedian jaso dadin.
- 4 prestakuntza-laborategi gaurkotasun-gaiak jorratzeko, tartean marketina eta kulturaren sektorea, merkatu estrategiko berrietara irekitzea, eta hobekuntzaren eta berrikuntzaren bideak. Izaera parte-hartzailea izango dute, eta ideien elkartrukean oinarrituko dira; gainera, gai bakoitzean aditua den pertsona batek lagunduko die parte-hartzaileei.
- Networking-guneak, aurretiaz edo behar ahala antolatutako speed meeting-ak gauzatzeko. Parte-hartzaileek hitzordu-kudeatzaile bat erabili ahal izango dute 948 Merkatua webgunean, eta erraztaile talde bat izango dute haien zerbitzura.
- Euroeskualdea, Crehub, Europe Enterprise eta Network proiektuen inguruko bilerak egiteko guneak.
- Artisten pitching-gunea, proiektuen 10 minutuko erakusketak eginez sustapena eta finantziazioa bilatzeko.
- Prentsa-gunea.
- Gastrocorner gunea, sinergiak ahalbidetzeko eta Nafarroako nekazaritza-produktuak ezagutarazteko.

Showcase-ak eta edizioa

Azaroaren 15eko eta 16ko arratsaldeetan, erakusketak egingo dira. Proposamenak hautatzeko, gai bakoitzean adituak diren pertsonaz osatutako ebaluazio-batzorde batek ikuskatutako irizpideak hartu dira kontuan.

70 showcase baino gehiago programatu dira: musiken inguruko 33 ikuskizun Geltokia gunean, Joaquín Maya musika-eskolan eta Zentral aretoan; arte eszenikoen inguruko 10 ikuskizun Gayarre Antzokian, Nafarroako Antzerki Eskolan eta hiriko kaleetan; zinemaren eta telebistaren inguruko 11 ikuskizun Nafarroako Filmotekan; eta arte plastikoen inguruko 17 ikuskizun Ziudadelan.

Gainera, arte plastikoen programak Rosina Gómez Baeza eta Eva Lasunciónek emandako hitzaldiak izango ditu Nafarroako Museoan, bai eta bisita gidatua Oteiza Museoan eta Yo, la peor de todas erakusketaren egile diren artistekin egindako topaketa ere.

948 Merkatuaren testuinguruan, martxan jarriko da liburu, disko eta beste euskarri batzuen edizioaren 1. azoka. Azaroaren 15ean irekiko ditu ateak, eta bertan jarraituko du 19raino. Geltokia guneko leihatiletan egongo da, eta haren egitarauak barne hartuko ditu haurrentzako jarduerak, liburuen aurkezpenak, musika-obren aurkezpena eta musikari buruzko dokumentalak.

Prezioak eta akreditazioa

Sarreren prezioak, kasu batzuetan, promoziozkoak dira; beste batzuetan, ordea, doakoak.

Artista nahiz kazetarientzako akreditazioak azokaren webgunean eska daitezke: www.948merkatua.com. Akreditazioa duten pertsonak azokako gune profesionalean sartu ahal izango dira, baita egitarauko erakusketa guztietara ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!