Doako marrazketa lantegiak, larunbatean, Kondestablen

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 25a, 08:14

Saio teorikoak eta praktikoak eginen dira Josu Maroto y Sagar Forniés artisten eskutik, eta izena eman beharra dago 010ean. 

Iruñeko Udalak marrazketa-lantegiak antolatu ditu, Kondestable Civivoxean ikus daitekeen Urban Sketchers erakusketaren markoan.  Josu Maroto eta Sagar Forniés artistek emanen dituzte lantegiak, beraiek baitira erakusketan ikusgai dauden marrazki batzuen egileak. Lantegiak irailaren 30ean izanen dira, goizez, 10:00etatik 13:00etara, Kondestable Civivoxean, eta arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara, Iruñeko zenbait kaletan barna.

Jarduera honetan interesa dutenek izena eman dezakete, doan eman ere, 010 edo 948 420 100era deituta. Lantegietan 40 plaza eskaintzen dira. Izena eman eta parte hartzen dutenek lantegirako materiala eraman beharko dute (gutxienez Din A5 neurriko koadernoa, arkatzak, boligrafoak, errotulagailuak, idazlumak, akuarelak... nahi bezala).

Urban Sketchers erakusketa eta lantegiak Creacity proiektuan kokatzen dira, gotorleku-ondarearen esparruan Hondarribia, Baiona eta Iruñeko hirien arteko lankidetza-proiektuan, hain zuzen. Urban Sketchers proiektuak sei marrazkilari biltzen ditu, garai batean hiru hirietan barnako ibilbideak egin zituzten haien inpresioak adierazten hainbat txokoren inguruan. Inma Serrano, Tazab, Josu Maroto Peñagaricano, Luis Ruiz, Sagar Forniés eta Jorge Arranz dira artistak. Erakusketa Kondestablen egonen da ikusgai, irailaren 28ra bitarte, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Josu Maroto Urban Sketchers kolektiboko kidea da, karikaturagilea eta ilustratzailea. Urretxun (Gipuzkoa) jaio zen eta Arkitekturan lizentziaduna da, Euskal Herriko Unibertsitatean, eta marrazkiak egiten ditu gogoratzen denetik. Marrazketa baliatzen du mundua ulertzeko. Bestalde, Sagar Forniés Bartzelonan bizi da eta hamar urte baino gehiago daramatza hiria marrazten. Sketching-zaletasuna ilustrazio-lan eta komikiak marraztearekin uztartzen ditu. Azken horietan txertatzen saiatzen da sketching-ak ematen dion ikaskuntza hori. Hiru liburu argitaratu ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!