Hiromi Yoshidak duela hainbat urte ikasi zuen euskara, eta egun, euskara irakaslea da Japoniako unibertsitate batean, eta gainera, Japonian euskara ikasteko metodo berri bat argitaratu du. Horrez gain, Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae euskarazko lehen liburua japonierara itzuli zuen.
Nagusia kanpoan bizi da
«Lehen, herri guztietan, errentarien txabola erdi erorien artean, nagusiaren etxearen hormak nabarmentzen ziren kurriloa bezain zuri. Pobreen eta aberatsen arteko desberdintasuna izugarria izaten zen. Baina hori aspaldiko kontua zen. Orain, Hokkaidoko nekazari herrietan, nagusiak ez ziren bertan bizi. Ez zeuden herrietan. Izan ere, nekazari herrietan, ez zegoen kultur ekitaldirik; simaurren eta abereen kaken usaiez beteta zeuden. Nekazari zahar, konkortuak besterik ez zeuden; nork bizi nahi zuen toki horietan? Jakina, nagusiak ez zuten kulturarik gabeko herri pobreetan bizi nahi, lehengo nagusiek ez bezala. Eta, beraien ordez soroez eta errentariez arduratzeko administratzaile bat jarri ohi zuten. Sistema horrekin, nagusiak Tokion edo Otarun edo Sapporon egoten ziren, hirietan beraz. Eta errentak kontatzeaz soilik arduratzen ziren. S izeneko herria ere horietako bat zen.»