Udazkeneko programazioa ezagutzera eman du Gaiarre Antzokiak. Eskainiko diren ikuskizunen artean euskarazko hiru ikuskizun garrantzitsu daude.
Urriak 8: “Harriaren hiztegia”. 19:00etan.
Jabier Muguruzak eta Bernardo Atxagak haurrentzat egin duten disko berria da hau.
1992ko Nafarroa Oinez jairako egin zuten “Arraroa noski” kanta arrakastatsuaz geroztik, bi egileak ez ziren elkartu haurrentzako lan bat egiteko. Hitzak eta musikak Atxagak eta Muguruzak eginda daude, hurrenez hurren, espresuki okasiorako. Hain zuzen ere, “Harriaren hiztegia” lan honetaz zuzenean gozatzeko aukera izango da Gayarre Antzokian.
Hitzak Bernardo Atxaga
Musika Jabier Muguruza
Ahotsak Naroa Zamora, Daniela Etxeberria
Bateria Michel Longaron
Baxu elektrikoa Txema Garcés
Gitarra elektrikoa Jon Mari Beasain
Akordeoia Jabier Muguruza.
Urriak 17: Treblinkara azken trena. Ziudadelako Arma Aretoan, 20:00etan
Janusz Korczaken istorio liluragarria. Mediku eta pedagogo judua zen, eta Varsoviako ghetto batean berrehun haur judu zituen umezurztegi baten arduraduna. Stefania Wilczynska laguntzaile minarekin elkarlanean, egiazko haur errepublika eratu zuen umezurztegi hartan, legeak, araudiak eta zigor kodea ere bazituena. Ziudadelako Armen Aretoa umezurztegi bihurtuko da. Ikus-entzuleak gune eszenikoan bertan kokatuko dira. Iruñeko Udaleko Garaikide programarekin elkarlanean egindako proiektua da.
Egilea Patxo Telletxea
Jatorrizko ideia Ana Pimenta, Fernando Bernues
Zuzendaritza Mireia Gabilondo
Antzezleak José Ramón Soroiz, Maiken Beitia, Eneko Sagardoy, Gorka Martin, Nerea Elizalde, Ion Casamayor, Mikel Laskurain, Kepa Errasti
Urriak 26: Ez dok hiru. 20:00etan.
Euskal musikaren imaginario komunean bidaiatzera eramango gaituen antzerki-esperientzia. Hori da “Ez dok hiru” lanak dakarren proposamen berria. Publiko helduari zuzendutako ikuskizuna da, umorezkoa eta euskarazkoa. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin. Imaginario musikal horren errepaso ironikoa, zentzugabea eta dibertigarria, hitzari, lanerako beren ohiko tresnari, zuzeneko musikaren indar eszenikoa gehituta.
Tartean Teatroa
Egilea Patxo Telleria
Zuzendaria Jokin Oregi
Antzezleak Mikel Martinez, Patxo Telleria
Musikariaktoreak Adrián García de los Ojos, Maria ArriagaTelleria, Iván Allue.