Ehun jarduera NUP-en 30. urteurrena ospatzeko

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 18a, 19:44

Urriaren 2tik 6ra bitartean eginen dira herritar guztiei zuzendutako ekitaldiak, gehienak Kondestablearen jauregian. 

Foru Komunitatearen garapenarekin lotutako bost gairi buruzko ikuspegia eskainiko dute antolatutako ekitaldiek.  Erakusketa bat, saio zientifikoak, erakustaldiak eta dibulgazio hitzaldiak Kondestablearen jauregian, sarbide irekiko eskolak Iruñeko Arrosadiko eta Tuterako Campuseko Ikasgelategian eta kaleko jolas jarduerak daude programaren barruan, eta unibertsitateko komunitateko kideen ekarpenarekin egin da.   Informazio guztia erabilgarri dago kontsultatzeko webgune espezifiko batean (www.upna30.es).

BOST EGUN, BOST MINTZAGAI

Jarduerak bost gairen inguruan antolatu dituzte, eta egun bakoitzean gai bat garatuko da: Historia, ondarea, kultura eta komunikazioa (astelehena, urriak 2); Osasun publikoa XXI. mendean (asteartea, urriak 3); Elikatze katea (asteazkena, urriak 4); Industria 4.0. Automozioa (osteguna, urriak 5); eta Energia garbi iraunkorra (ostirala, urriak 5).

 

Kondestablearen jauregian ere bost egunetan eta 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era “Zabalik” erakusketa bisitatzeko aukera egonen da. Erakusketak, proposamen kronologiko batetik harago, nabarmendu nahi du NUPeko ikerketaren emaitzak herritarren eguneroko bizitzan daudela, sarri herritarrak horren jakitun izan gabe. Rural Kutxak babestu du erakusketa, eta hiru esparru nagusitan (etxea, hiria eta ingurunea). Baliabide digital eta interaktiboak baditu, Unibertsitateko Zientziaren Museoko elementuak eta Leoncio Urabayen Guindo (1888, Erroz-1968, Iruñea) geografo nafarraren argazki bildumako zati bat.

Ikastetxeei eta edonori zuzenduta daude, halaber,  “Erakustaldia” izeneko ekitaldiak. Kondestablean eginen diren esperimentu eta jarduera parte-hartzaileak dira, jolas ikuspegi bat dutenak, eta haien helburua da ikerketa jarduerarekiko jakin-mina piztea. Esaterako, bertako sagar eta mahats barietateen dastaketa egingo da, osasun gaien lantegiak, intsektuekin egindako elikagaien erakusketa bat, ariketa fisikoko test bat, elektronika eta robotikako erakustaldiak, ardo dastaketa bat eta ekonomiako jokoak, besteak beste. Saioak 12:00etatik 14:00etara egingo dira.

Dibulgazioa da, halaber,  “Etikari, Humanismoari eta Zientziari buruzko Elkarrizketak” hitzaldi-zikloaren xedea. Zenbait adituk eguneroko gaiarekin lotutako gai berriak aztertuko dituzte 19:30etik 21:30era. Gonbidatuen artean, nabarmentzekoak dira Andoni Luis Aduriz sukaldaria eta Iñaki Gabilondo kazetaria. Ziklo hori Laboral Kutxarekin lankidetzan antolatu da, eta egunero zuzenean eta "streaming" bidez jarraitzeko aukera egongo da Zentral Tabernako pantaila handi baten bidez (Santo Domingoko merkatua).

Ikertzaile, aditu eta profesionalak dira “Saio zientifikoen” hartzaileak. Egun bakoitzarekin lotutako edukiekin lotutako gaiei buruzko topaketak ere egingo dira Kondestablean. Nolanahi ere, edonork izango du bilera horietako batzuetarako sarbidea. Asteleheneko saio bat da: Nafarroako azken errege-erreginen azken dokumentu funtsei buruzkoa (13:00etan); astearteko hiru saio: osasunean datuak aztertzeko adimen artifiziala aplikazioaren benetako kasuei bururuzkoak (10:00etan), epidemien simulazioetako teknika adimendunei buruzkoa (16:00etan) eta zinearen bidezko zuzenbidearen eta medikuntzaren irakaskuntzari buruzkoa (hori ere 16:00etan); osteguneko bat: 4.0 industriako robotei eta enpleguari buruzkoa  (10:00etatik aurrera); eta ostiraleko bi saio: basoei buruzkoa, “Gutik Zura” dokumentalaren emanaldiarekin eta ondorengo eztabaidarekin; eta literatura fantastikoari eta zuzenbideari buruzkoa (“Eraztunen Jauna" eta "Tronuen Jokoa”) (12:00etan). Parte hartu nahi duten pertsonek izena eman beharko dute aldez aurretik www.upna30.es web-orriaren bidez.

UNIBERTSITATEKO ESKOLA IREKIAK

Iruñeko Arrosadiko Campusean “Gela Irekia” garatuko da. Goizez egingo dira saioak,  eta aukera egongo da Unibertsitate bateko eskola batera joateko ematen diren egiazko irakasgaiekin, irakasleak zein diren, gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez. Batez ere Batxilergoko, LHko eta DBHko bigarren zikloko ikasleei zuzenduta daude, baina ikasle ohiek eta beste edonork ere badute parte hartzeko aukera. NUPeko irakasgaietako batzuk nola ematen diren jakinaraztea da xedea. NUPeko ikasgeletan 35.000tik gora tituludunek jaso dute prestakuntza urte hauetan guztietan. Jarduera horretarako izen-emateak  www.upna30.es web-aren bidez egiten dira.

Programaren barruan daude, halaber, jolas jarduerak eta herritarrei zuzendutakoak arratsalde-gaueko orduetan. Badaude kalekoak, hala nola astelehenekoa, 17:30etik aurrera, koreografia bat egingo baita Iruñeko Kale Nagusian Nafarroa osoko haurren eskutik, Irakasletzako ikasleek zuzenduta, Eskola Normalaren sorreraren 186. urteurrena ospatzeko. Burgoen plazan eta Zentral tabernan egingo da “Zona Ocio 30” izenekoa, NUPeko ikasleei eta edonori zuzendua, musika, antzerkik edo  “nazioarteko juevintxo” batekin.

Jarduera instituzionalak egitea ere aurreikusi du antolakuntzak. Esaterako, NUPeko aurreko errektoreen topaketa bat, herri bazkari bat unibertsitateko komunitateko kideentzat eta Unibertsitate Enpleguko X. Topaketa, ostegunean, Iruñeko Arrosadiko Campuseko Sario eraikinean enpresa eta eta erakundeetako erakusketariekin eingo den azoka bat. Web-orrialde honetan azken ekitaldi horri buruzko argibide gehiago daude: http://webfus.unavarra.es/encuentroempleo.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!