Aurten, sanferminetan, ia ez da gorabeherarik izan zuhaitzei dagokienez, ezta hiriko lore-parterrei zein zuhaixkei dagokienez ere. Lehenengo aldiz urte luzez ez da zuhaitzik apurtu, eta kaltetuak gertatu diren 321 loreak hiriko 36.000 loreen % 1 baino gutxiago dira. Ohi bezala, loreak dituzten eta kalte gehien jasan duten tokiak, honako hauek izan dira: Gayarre antzoki aurreko parterre linealak, Foruen estatuako parterre biribila, eta Vistabellakoak. Loreak dituzten hainbat gune ongi kontserbatu direla baieztatu da (Taconera eta Sarasate pasealekua kasu), behin-behineko hesien eraginez.
Ia 100 lagun –Udaleko langileak zein udal-kontratuetakoak– aritu dira ezohiko garbiketa-lanak egiten lehendabizi, eta orain urtaro honi dagozkion berezko lanak egiten dituzte. Nabarmentzekoa da, aurten, festen ondoren, 12,7 tona hondakin jaso direla berdeguneetatik.
Ohi bezala, inpakturik handiena, baita begi-bistarendako ere, erdialdeko belardietan izan da. Runa parkea, Gazteluko plaza, Antoniutti, autobus-geltokiko landa, Taconera-Vistabella ingurunea, eta Askatasun zein Foruen plazetako jaiguneak –guztira 45.700 m2– izan dira berriz era “zapalketa”-ren eragina gehien jasan dutenak, sanferminetan asko erabiltzen baitira gune horiek.
“Zapalketa”-ren kostua
Belardi horien % 34,7 berriz ere ereiten ari dira egun hauetan. 15.900 m2-ko azalera erein behar da berriz, baina gehiena –13.200 m2– Runa parkekoa da, eta lan horiek Erruki Etxeari dagozkio, bertan jartzen baitira feria-lekuko barrakak.
Gainontzeko 2.700 m2-en ardura Udalarena da. Lan horiek ez daude lorategien mantentze-lanen indarreko baldintzetan sartuta, eta prozesuaren amaieran 10.000 euro inguru joko dituzte. Eremuka, Udalaren kontura berriz ere erein beharreko azalerak honako hauek dira: Gazteluko plaza (1.200 m2), Vistabella (1.000 m2), eta autobus-geltokiko landa (500 m2). Aurten, gainera, ukitutako guneei Irubide parkeko landa gehitu behar zaio, bertan jarri baitzen Zirkua.
Beste urte batzuetan bezala, eta baldintza klimatologikoen eraginez, zenbait ureztatze-programazio bertan behera utzi dira, eta horri esker, gutxiago izan dira aspertsore eta ureztapen-tresnen aurka egindako gorabehera eta ekintza bandalikoak. Orain belardien ureztapena indartu da, halako moduan non hurrengo bi asteetan horren eragina nabarituko baita. Halaber, Ziudadela aratzen ari da, su artifizialen jaurtiketak ukituriko tokia baita, behin hondakin piroteknikoak lubanarroetatik kendu eta gero.