Heldu den astean etxebizitza eskubidearen aldeko kanpaldia eginen dute Txantrean

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 30a, 07:54

Apirilaren 7tik 8ra Txantrean kanpamentua montatzeko deia zabaldu dute, orain hiru asteko etxe kaleratzea salatu eta okupatuta bizi diren beste gazte batzuek pairatutako errepresioa salatzeko.

Etxetik bota zituzten Txantreako bi gazte, orain hiru aste. Okupatuta bizi ziren, Caja Españak hutsik zeukan etxe batean. Oraindik ez dago argi hutsaraztea legezkoa izan den ere. Horregatik, etxebizitza eskubidearen aldeko kanpaldia egitera deitu dute Txantreako Gazte Mugimenduak, Emantzipazio Bulegoak eta Etxe Kaleratzeen Kontrako Plataformak: apirilaren 7tik 8ra izanen da, Arriurdinetan plazan.

Okupazioa "zilegia eta beharrezkoa" esan dute kanpaldiaren antolatzaileek eta "alternatibak eraikitzen" segitzeko deia zabaldu.

"Kapitalismoak gure egunerokotasunean kolpatzen jarraitzen du eta lan prekario eta bizi eredu kaxkarretara kondenatu gaitu. Etxe hutsen kopurua azpimarragarria da [...], bitartean , kalean, baldintza kaxkarretan, gurasoen etxean bizi diren auzokideak ditugu". Horra prentsa oharrean salatu dutena.

Larrugorritan utzi

Larrutan utzi nahi gaituzte lelopean antolatu dute kanpaldia. Bi egunetan, horma irudi margoketa, kontzertuak, txikientzako gunea eta manifestazioa eginen dituzte, besteak beste.

Apirilak 7

17:30ean. Tipien montaketa.

18:30ean. Kale animazioa. 

20:00etan. Kontzertuak: Marianitoz Blai eta Idoia Tapia.

23:00etan. Ipuin kontalaria.

Apirilak 8 de Abril.

08:00etan. Gosaria.

09:00etan.  Yoga.

10:30ean. Txiki-gunea: Puzgarriak, jolasak, aurpegi margolariak, kilikiak...

10:30ean. Azoka soziala.

11:00etan. Jaietako txupineroen aurkezpena.

12:00etan. Auzo argazkia.

12:30ean. Tipi festaren amaiera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!