Sexu nortasuna, osasuna eta generoak eta ongizaterako bide desberdinak, aztergai Iruñean

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 29a, 19:50
Arg: www.navarraenfermeria.com

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen 27. Biltzarra eta “Aniztasuna osasunean” jardunaldiak eginen dira ostiral eta larunbatean NUPeko Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan.

Ostiral eta larunbatean (martxoaren 31 eta apirilaren 1ean), Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak bere XXVII. Biltzarra ospatuko du Iruñeko NUPeko Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan. Bertan, aniztasuna osasunaren alorrean onartu eta landu beharra dagoela adieraziko da eta horren aurrean osasun-langileok zer jokabide izan behar duten aztertu eta gogoeta bideratzeko saiakera eginen da.

Biltzarrean eztabaidarako tokia egonen da eta horretarako hiru mahai-inguru antolatu dira.  Lehenengoak, “Sexu nortasun” ezberdinak landuko ditu. Bigarrenak “Osasuna eta Generoak” eta  azken mahai-inguruak, “Ongizaterako bide desberdinak” izanen ditu mintzagai. Aipatu beharra dago osagarri gisa bi tailer egonen direla, Shiatsua eta Mindfulnessa zer diren ezagutzeko eta lantzeko; eta baita, ahozko komunikazioak eta hainbat poster ere.

 

 

OEEren 27. Osasun Biltzarra

Aniztasuna osasunean

2017ko martxoaren 31n eta apirilaren 1ean

Iruñeko NUPeko Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan

 

 

Martxoaren 31, ostirala

09:00-09:15   Dokumentazio-banaketa.

09:15-09:45   Ongietorria eta aurkezpena.

09:45-11:30    Mahai-ingurua: SEXU NORTASUNAK: BESTE BEGIRADA BAT.

Koordinatzailea: Maite Ayarra. Famili medikua. Uharteko Osasun Etxea.

Hizlariak:

- Transexualitate egoeran dauden haurrak: ulertu, lagundu ahal izateko. Erika Salvatierra Urtasun.

Kattalinguneko Sexologoa.

- Transexualitatea Osasun Arloan. Zer egin?. Amaia Sagastibeltza Zabaleta, Pediatra. Irurtzungo

Osasun Zentroa.

- Zakila duten neskak, bulba duten mutilak. Edurne Koch Elizegi, Euskal Herriko Chrysalliseko kidea.

11:30-12:00    Atsedenaldia.

12:00-13:15    Ahozko Komunikazioak. Koordinatzailea: Maite Velasco. Erizaina. Alejandro San Martin Osasun Zentroa.

13:15-14:00    Posterrak. Koordinatzailea: Mariaje Esain. Erizaina. Iturramako Osasun Zentroa.

12:00-14:00    Tailerra: Shiatsuz blai. Fernando Aranburu Berakoetxea, Shiatsularia eta Donostiako

Shiatsuzaleen Eskolako irakaslea.

14: 00-16:15   Bazkaria

16:15-18:00    Mahai-ingurua: OSASUNA ETA GENEROAK.

Koordinatzailea: Malusa Barandiaran. Famili medikua. Txantreako Osasun Etxea.

Hizlariak:

- Osasuna feminismotik ikusita. Amaia Nausia Pimoulier, Historian Doktorea.

- Medikuntza gizon eta emakumeen gaixotasunen aurrean. Irune Tubia Barberia, Famili medikua.

Auritzeko Osasun Etxea.

- Begirada emea medikuntzari. Ana Galarraga Aiestaran, Elhuyarreko zientzia-komunikatzailea.

18:00-19:30   OEEren urteroko bilera.

Apirilaren 1a, larunbata

09:30-11:00    Ahozko komunikazioak. Koordinatzailea: Maite Velasco. Erizaina. Alejandro San Martin Osasun Zentroa.

09:30-11:00    Tailerra: Zer da Mindfulness? Fer Gorostiza Narbaiza, Barakaldoko Goi-mailako

Mindfulness trebatzailea.

11:00-11:30    Atsedenaldia.

11:30-13:00    Mahai-ingurua: ONGIZATERAKO BIDE DESBERDINAK.

Koordinatzailea: Manu Eciolaza. Famili medikua. Burlatako Osasun Etxea.

Hizlariak:

- Terapia neurala. Markos Perez Abendaño, Medikua.

- Zer da Shiatsu? Fernando Aranburu Berakoetxea, Shiatsularia eta Donostiako Shiatsuzaleen Eskolako irakaslea.

- Nola orekatu gure gorputza osasuntsu sentitzeko? Jexux Larretxea Gonzalez, Makrobiotikako aholkularia.

13:00-14:00    Bukaera. Gonbidatua.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!