Euskaraz. World Music. Xarnege. Kyklos. Euskal Herri eta Gaskoniako mugako musika. Gure arbasoek egiten zuten moduan dantzatzeko edo kantatzeko modukoa. Entzuleriaren erantzuna oso hurbila da, musikari gaskoin eta euskaldunekin sortzen den musikarekiko harreman estua dela eta. Xarnegek kontzertuaren bidez bi herrien sustrai komunak deskubritzeko proposamena egiten digu. Aurten, Word Music Womex 2016 Nazioarteko Jaialdian aritu da. Interpreteak: Joan Baudoin; Boha, txirulak, perkusio tradizionalak, ttun-ttuna eta ahotsa. Simon Guillaumin; Zarrabetea eta ahotsa. Lucia Longué; Txirulak, ttun-ttuna, besson, akordeoia, boha, baxua eta ahotsa. Josean Martín; Bouzoukia eta gitarra. Juan Ezeiza; Biolina, alboka eta baxua. Martxoak 4, larunbata. 20:00. Sanduzelaiko Civivoxa. Sarrera: 6 €.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.