Hizkuntza aktibismorako tailerra eginen du EHEk Txantrean

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 2a, 08:13

"Euskaldunen aktibazioa" lortzea da Euskal Herrian Euskarazek antolatutako ikastaroen xedea. Otsailaren 12an eta 13an izan dira Txantrean.

Euskaraz bizitzeko aldaketak "norbanakoen zein hiztun komunitatearen ahalduntzearekin" iritsiko dira, EHEn irudiko.

"Azken urteetako dinamika asko, euskararekiko aldekotasuna lortzeari begira izan dira zuzenduak, batez ere. Bada garaia, jarreretan soilik zentratu baino, jokabide aldaketetan zentratzen hasteko, euskararen alde egotetik euskararen alde egitera pasatzeko". Ziurtatu dute.

Euskaldunen "menpeko egoera" euskaraz biziz "irauli" egin daitekeela deritzote, halaber. Hala, "hizkuntza sumisioa gainditzeko" eskainiko dituzte "baliabide pertsonalak".

Gemma Sangines TELP ikastaroen sortzaileak gidatuko ditu ikastaroak.

Nola eta non eman daiteke izena?

  1. Tailerra otsailaren 12an (ostirala) eta 13an (larunbata) izanen da, 18:00etatik 21:00etara eta 10:00etatik 14:00etara, hurrenez hurren, Txantreako Auzotegi Kultur Etxean.
  2. Plaza mugatuak dira (25 lagun, gehienez).
  3. Txantreako auzokideek izanen dute lehentasuna izena ematerako orduan. Arrazoia zera da: plaza mugatuak izateaz gain, tailerren ostean garatuko diren talde dinamikak sortzeko (edo indartzeko) asmoa dago, eta beraz, elkarren arteko hurbiltasuna komeni da. Honekin batera, ostiraleko zein larunbateko saioetan parte hartzea beharrezkoa da.
  4. Otsailaren 10ean amaituko da izena emateko epea.
  5. Txantrea@euskalherrianeuskaraz.org helbidera idatziz edo Auzotegi Kultur Etxera (Etxarri-Aranatz kalea, z/g) bertaratuz izena eman ahal da, zerrendan sartzeko.
  6. Izen-ematea amaitzeko, 10€ ordaindu beharko dira (tailerraren matrikula eta larunbatean eginen dugun bazkaria barne).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!