Erabaki dute zein artistak margotuko dituzen Zabalguneko estoldak

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 13a, 10:34
Argazkia: margotutako estolden adibideak. / hattori-hanzo.com

Patxi Huarte, Amaia Aizpun, Carmen Arias, Jon Gil, Gabriel Coca, Andoni Asenjo eta Aziza Puch dira aukeratutako hogei sortzaileetako batzuk.

Decociudad-ek bultzatuta, larunbatean bertan ariko dira estoldak dekoratzen. Orotara, 60 lan zirriborro aurkeztu dituzte egileek lehiaketara eta epaimahaiak hogei onenak hautatu ditu.

Jakinarazi dutenez, anitzak dira landutako estiloak: geometrikoak, naif-ak, figuratiboak, abstraktuak, komiki kutsukoak...

Eta estoldak margotzeaz gain, festa eguna ere izanen da, hein batean, azken finean, umeei zuzendutako jolasak eta herritarren parte hartzea ere sustatuko baitituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!