Civivox zentroetan euskarazko ikastaroak eskainiko dituzte, lehendabiziko aldiz

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 10a, 10:26
Civivox sareko zentroek euskarazko ikastaroak eskainiko dituzte urritik abendura.

Gaurtik aurrera izen-eman daiteke ikastaro eta jardunaldi horietan. Areto horietan egiten den eskaintzaren %12 euskaraz eginen dute urritik abendura.

Lantegiak eta ikastaroak euskaraz eskainiko dituzte Civivox sareko zentroek. Aurten inoiz baino zabalagoa izanen da euskarazko eskaintza. Ikastaro guztien artean %12 euskaraz emanen dituzte. Haurrentzako, gazteentzako eta helduentzako eskolak izanen dira euskarazkoak. Urritik abendura izanen den eskaintzaren berri eman du Maider Beloki Iruñeko Udaleko Hezkuntza eta Kultura zinegotziak, “kalean eskaera zegoen euskarazko ikastaroak egiteko, eta horixe da aurten Civivoxetan eskainiko dena”.

Gaurtik aurrera eman daiteke izena ikastaro horietan. 010 telefonoaren bidez (edo 948 420 100 mugikorretik edo Iruñeaz kanpotik deituz gero); www.pamplona.es eta Civivox zentroetan.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!