Auzitegiko aparkalekua berriz ireki dute

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 12a, 10:15

Duela hiru hilabete ondoratu zen aparkalekua. Konponketa lanen ondotik, segurtasuna ziurtatua dagoela nabarmendu du Iruñeko Udalak.

Konponketa lanak amaituta gaur zabaldu dute Auzitegiko aparkalekua. Iruñeko Udaleko Garabien Zerbitzua martxan da beraz ohiko tokian eta, Udalak nabarmendu duenez, “segurtasun osoz”. Aurrerantzean -4 solairua baliatuko dute garabiak gordetzeko, eta autoak -1 solairuan izanen dira jabeak horien bila joan arte. Garabi zerbitzua Nafarroako Ospitale Gunean jarria zuten Auzitegiko aparkalekua konpondu bitartean, baina gaurtik aurrera ohiko tokian izanen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!