Oberena, Txantrea eta Arrotxapeko igerilekuetako udako abonamenduak eskatzeko epea, zabalik

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 11a, 12:26
Oberena igerilekuak (Argazkia: Oberena)

Eskariak maiatzaren 19 arte egin ahal izanen dira 010 telefonora deituz. Abonamenduak zozketa bidez banatuko dira.

Asteartetik maiatzaren 19 arte Oberena, Txantrea  eta Arrotxapeko piszinetarako Iruñeko Udalak eskaintzen dituen 243 abonamenduak eskatzeko epea zabalik egonen da.

Ekainaren 15etik irailaren 15 bitartean erabiltzeko diren abonamendu hauek 40,30 eta 80,75 euroren arteko prezioak izanen dituzte, eskatzailearen adinaren arabera.

Eskaerak 010 Herritarren Arretarako Telefonoan egin behar dira, (948 420 100 mugikorretik edo Iruñetik kanpotik deituz gero).

Oberenerako 75 abonamendu daude banatzeko, 100 Txantrearako eta 68 Arrotxaperako. Zozketa maiatzaren 25ean eginen da, goizeko 10:00etan, Iratxe Monasterio kalearen 8an ANIMSA enpresak duen bulegoan.

www.pamplona.es web gunean plazaratuko dira abonamendu hartzaileen zerrendak eta ekainaren 2 eta 3an bildu ahal izanen dira Zapateria 40ko udal bulegoetan, goizeko 10:00etatik 12:00etara.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!