Txantreako bestak, iruditan

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 3a, 23:04
Arga bazterrean kaldereteak

Atzo amaitu ziren aurtengo Txantreako besta umel bezain beroak (meteorologikoki zein bestela). Idatzizko kronika ez ezik, grafikoa ere osatu dugu, 37 argazkirekin.

Igandeko kronika

Indarren azken apurrak xahutu dituzte txantrearrek azken egunean. Goiza ateri baina arratsaldea euripean. Txantrea plazan paella eta ajoarriroen lehiaketa eta arratsaldean musika eta dantzak konpartsari agur esateko. Azken karrikiriak eta azken zezensuzkoa. Nekatuta baina pozik, festen laburpena. 

 

Larunbateko kronika

Tenperatura beroa, hodei ugari baina euri tanttarik ez. Giro ezin hobea atzo Arga bazterrean bazkaltzeko Txantreako kaldereteetan. Eta jendearen erantzuna ere parekoa izan zen: espaloi gainean ezarrita ehundaka mahai eta aterpetxo San Kristobal kaletik Kaputxinoen konbenturaino, Alemenesen pasealeku osoan.  

Haurrentzako ekitaldiak han eta hemen, elektrotxaranga, arratsalde erdian karrikadantza jendetsua, zezensuzkoa eta kontzertuak: La Banda Forever (60s, 70s...), Marianitos Blai, Patxuko Nice eta Zopilotes Txirriaos eta Barrena (Barricadari tributoa).

 

Ostiraleko kronika

Goizean artisautza feria ederra Kaskallueta plazan: gazta, marmalada gozoak, txorizoak, gozokiak, taloak, eskuz egindako lanak eta Sarrigurengo eskolako gurasoak Izpitxoren kamisetak saltzen maiatzaren 17an han ospatuko den Sortzen jaiaren bezperetan. Erraldoi eta gaitariak aterpe bila ibili dira eta pintxo poteak nonnahi. Gaur erraldoien XXX. topaketa deitua zegoen Txantrea Plazan goizean, baina bertan behera gelditu da euria zela eta. Soilik Txantreako konpartsa ibili da kalez kale. Eguerdiko bazkariak izan dira hainbat kaletan eta arratsaldean Kataluinako Tarrega herritik etorritako talde bat aritu da Txantrea Plazan. 70 bolondres etorri dira poz-pozik Txantreara, Zarrabete gaita taldeak gonbidadtua.20. urteurrena ospatzen ari den gaitaru talde hau oso errotuta dago Txantrean duela lau urte haien gaita eskola hemen zabaldu zutenetik.  Tximeleta taldearekin dantza egin du jende pilak Felix Plazan eta Festalekun Supay and Faith, Tipitako eta El sonido de la metralla kontzertuak 21:00etatik aurrera.

Gaur gazteen eguna Txantreako festetan: 500 bat pertsona bildu dira Festa lekun eginiko bazkarian. 

Eta garr kalderete lehiaketa handia Alemanes parkean. Goiztiarrenak 7:30etan ari ziren, jada, aterpeak eta mahaiak atontzen. 

Osteguneko kronika

Auzotegitik Txantrea Plazarainoko desfile koloretsua egin da arratsaldeko seietatik aurrera. Dantzaria txiki eta helduak, maiordomoak, erraldoi eta buruhandien konpartsa eta auzoko zanpantzarra musikaz eta dantzaz bete dute auzoa bjaiak hasi baino aurreko bi orduotan.

Zortzietan Txantreako Ttun-ttuna dantzatu dute segizioko parte hartzaileek eta jarraian Auzotegi Kultur Elkarteko ordezkariak balkoira igo dira txupinazoa botatzeko. Harrera, ohi den bezala, Ramontxo Balenzuela auzolagun ezagunak egin die. Bere solasaldian eskerrak eman dizkio Auzotegiri 40 urte hauetan eginiko lan guztiarengatik auzoa eta kulturaren alde: "Auzotegi auzolanean". Honekin batera hainbat aldarrikapen hartu du hizpide: Txantreak Lomceri ezetz esaten diola adierazi du edota auzoa etxebizitza eskubidearen alde dagoela. Hionekin batera sufritzen eta kanpoan dauden auzolagunentzako elkartasun mezua zabaldu du.

Jarraian Auzotegiko ordezkariek hartu dute hitza denoi eskertzeko urte hauetan guztietan izan duten sostengu eta parte hartzea eta txupinazoa bota dute. Honen ondoren goxoki euria izan da balkoitik eta erraldoien konpartsaren emanldia. 

21:30ean lehen zezensuzkoa ibili da Maria Auxiliadora kalean, gora eta behera, jendetzaz inguraturik. 

22:00etatik aurrera Biltoki elkartean  bertso afaria egin dute bi bertsolari beteranorekin: Angel Mari Peñagarikano eta Jesus Mari Irazu eta Akelarre tabernan DJ Makala izan da. Festalekun, kontzertua Bastard on Paradise eta Bad Sound Sistem, Kupulan, Tekno-gaua, Haizearen plazan (Txantreako lagunak elkartea), kontzertua Entrerejas eta Black-Beltz eta Felix enparantzan, kontzertua Primo el Txitxarachero eta Txarros Txilapastrosos taldeekin.

Maiatzaren 3a argazkitan

#Txantreakojaiak: Eduardo Sanz Nietok konpartsaren agurra bildu du argizkotan:

 

 

Azken dantza, aterpean, Felix Plazan, Patxi Larrionek irudi honetan erakusten digun bezala: 

Maiatzaren 2a iruditan:

#TxantreakoJaiak: Etxebizitzaren eskubidearen aldarria presente kaldereteean.

 

#TxantreakoJaiak: Gazteen bazkaria. Iratiika , Andrea zuñiga, Amaiur Gomez eta Ainhoa Santxez.

#TxantreakoJaiak: Garcia familia kaldereteetan.

 

#TxantreakoJaiak: Karrikadantza jendetsua:

#TxantreakoJaiak: Zopiloteen kontzertua Festa Lekun.

Bi neska txantrear, Eva eta Maite, pozik, gaueko hamarretan kelderetearen mahaitik ezin altxatuz!

Maiatzaren 1a iruditan:

Zenbait kaletan gaur bazkariak egin dira Txantreako festetan:

 

Txantrear koadrila jator bat gustura bazkalostean:

Arratsaldean Tarregako folklore talde bat aritu da Txantrea Plazan:

 

Eta suzko erraldoiak:

Jende aunitz gustura Tximeleta taldearekin Felix Plazan:

Eta gaztetxoak pozik karrikiriekin eta ondorengo zezen-suzkoarekin:

 

Izugarrizko giroa Alegria Peñako Mi primo el Chicharacheroren kontzertuan jaietako lehen gauean:

Atertu arte aterpean: (Patxi Larrionen argazkia)

 

Gaitariak bermutean. Kaspistegi eta Julen Leuza handiak: (Patxi Larrionen argazkia)

 

Festa lekun gazteen bazkaria prestatzen:

 

500 gazte herri bazkarian:

 

 

Festen lehen eguna iruditan:

Txantrean Lomceri ez. Bernart Etxepare ikastetxeko familiak jaiak hasi baino lehentxeago: (Txantreako gazteen irudia)

 

Etxebizitza eskubidearen alde: (Txantreako gazteen irudia)

 

Erraldoiak festaren zain:

Ramontxo Balenzuela bildutakoei ongi etorria emanez:

 

Gazteak dantzan:

 

Erraldoaik dantzan:

 Txantreako 'alkatea' eta 'alkateordea':

 Txupinazoaren unea. Auzotegiko kideak poz-pozik:

 

Peñagarikano Euskaldunon Biltokiko Bertso Afarian: (Argazkia Patxi Larrion)

Irazu Euskaldunon Biltokiko bertso afarian: ((Argazkia Patxi Larrion)

 

 

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!