Santo Domingo aldapan kontrako norabidean doazen txirrindulari guztiei isuna jarriko die Udaltzaingoak

Euskalerria Irratia 2015ko api. 28a, 14:14
Argazkia: ketari.nirudia.com

Hala agindu du zuzendaritzak. Zenbait udaltzain kexu azaldu dira, legearen arabera txirrindulariek bizitegi-kaleetan badutelako kontrako norabidean joaterik.

Udaltzaingoko zuzendaritzak agindu argia eman die udaltzainei: Santo Domingo aldapan azokatik Hezkuntza Departamentuaren egoitzera arteko tartean kontrako norabidean doazen txirrindulari guztiei isuna jarri behar diete.

APM-SPPME sindikatuak sare sozialetan salatu duenez, zenbait udaltzain kexu azaldu dira erabakiarekin: izan ere, Espainiako Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren arau baten arabera, bizitegi-kaleetan (kale erresidentzialetan), txirrindulariek badute kontrako norabidean joaterik.

Halaber, sindikatu horrek salatu du Udaltzaingoko zuzendaritzak udaltzainei ohartarazi diela agindua betetzen ez badute zigorra jarriko diela, bi ordu leku berean egotera behartuz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!