Hauteskundeak 2015

Ana Lizoain izanen da Aranzadiren zerrendaburua Iruñeko udalerako

Euskalerria Irratia 2015ko api. 4a, 17:14

Aranzadi herritarren plataformak bere hautagaien zerrenda aurkeztu du. Apirilaren 20 arte dute denbora abal gisa behar dituzten 3.000 sinadurak biltzeko. 500 bat, jada, bilduak dituzte.

Ana Lizoain, 44 urteko iruindarra, arropa diseinatzaile, ekoizle eta saltzailea izanen da alkate izateko hautagaia Aranzadiren izenean.

Ana Lizoainen atzetik datozen hautagaiak Armando Cuenca, Laura Berro, Alberto Labarga, Margarita Agudo, Aitor Balbas, Arantxa Alonso, Manuel Millera, Jessica Olague, Joel Dozzi, Francisco Espinosa, Javier Lasterra, Pedro Larreta eta Jesús Masa dira.

Zerrenda osatzeko antolatu ziren hauteskunde primarioetan 257 pertsonak eman zuten izena aldez aurretik prozesuan parte hartu ahal izateko. Internet bidez zein modu presentzialean Aranzadiren egoitzan botoa emateko aukera izan dute.

Udal hauteskundeetara aurkezteko abal gisa beharrezkoak dituzten 3.000 sinaduren bila dabiltza egunotan Arantzadi ekimeneko partaideak. Twitter bidez jakinarazi dutenez kanpainaren lehen egunetan 500 baino gehiago lortu dute jada.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!