Hauteskundeak 2015

Edurne Egino da Ezkerrako zerrendaburua Iruñeko Udalerako

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 4a, 11:36
Argazkia: Izquierda-Ezkerra

Hautagaitza bakarra aurkeztu da Izkierda-Ezkerratik Iruñeko Udalerako. Hortaz, Edurne Egino izanen da zerrendaburua Iruñeko alkatetzarako

Zinegotzia da Edurne Egino Iruñeko Udalean eta errepikatzeko xedea du datozen hauteskundeetan. Lau urteotan ana erruz egin duela nabarmendu du eta Iruñeko udal "konplexuaren" nondik norakoak ezagutzen dituenez, berriz aurkezteko proposamena egoki iruditu zaio berarekin batera gainerako kideek lekukoa har dezaten. Izan ere, espero duena da, hautagai bat baino gehiago izatea Izkierda-Ezkerrak eta modu horretan lekukoa pasatzeko aukera izatea etorkizunari begira.

Lan ildoetan murgilduta

Programa zehatza prestatzen ari direla esan du Eginok. Webgunean zintzilikatu eta jendearen proposamenak biltzeko aukera ere izanen dela adierazi du. Horrez gain, jardunaldiak antolatuko dituzte hauteskundeak gerturatu ahala.

Hauteskundeen ostean zer aurreikus daitekeen galdetuta, Eginok esan du, gainerako ezkerreko alderdiekin bat egiteko prest izanen litzatekeela, bazterketarik gabe, eta inoiz baino gehiago gai izan behar dutela bat egin eta UPNri alkatetze kentzeko:

Asteburuan hautagaien aukeraketa

Zerrendaburua Egino izanen da eta gainerakoak aukeratzeko ostiralean jarriko dute martxan aukera. Telematikoki ostiralean egin ahal izanen da eta igandean, Maissonave hotelean izanen da botoa emateko aukera. Aukeraketa horretan parte hartzeko 567 bizilagunek eman dute izena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!