Aurrera Iruñeko oposizioaren inbertsioen zuzenketa

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 6a, 12:27

Geroa baik, PSNk, Bilduk, Aralarrek eta Izquierda-Ezkerrak zuzenketa bateratua aurkeztu diote UPNren gobernu taldeak aurrekontua aldatzeko egin duen proposamenari.

2015eko aurrekontu luzatuari 11,6 milioi euroko aldaketa egitea onartu du Iruñeko Udaleko osoko bilkurak. Oposizioak bat eginda 605.000 euroko inbertsioak ere atera ditu aurrera. Mendillorrin eta Lezkairun igogailuak egiteko txostenak ere onartu ditu udalbatzak, PSNk bat egin baitu UPN eta PPrekin.

Oposizioaren inbertsioak

Oposizioak bat eginda, kontu sail berri batzuk sortu eta beste batzuk handitzeko zuzenketa onartu du. 100.000 euro gehiago ikastetxeetan obrak egiteko; utziak dauden auzoetan inbertsioak egiteko beste 100.000 euro; udal etxebizitzak berritzeko 200.000 euro gehiago; liburutegiak hornitzeko beste 25.000 euro.

Kontu sail berriak

Haur Eskoletan inbertsioak egiteko, 70.000 euro; hizkuntza-paisaian inbertitzeko, 20.000 euro; beste 20.000 euroko sail bat bizikletentzako aparkaleku estaliak egiteko; 40.000 euro garapen proiektuetarako.

Oposizioko taldeak ez dira ados jarri erabakitzerakoan Mendillorriko eta Lezkairu-Vistabellako igogailuak aurten egin behar ote diren ala ez. 500.000 euroko inbertsioa dakarte bi obra horiek, eta aurrera atera dira UPN eta PPrekin batera alde bozkatu duelako PSNk.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!