Espainiako errepublikaren bandera eta Francoren ereinotz koroa parekatu ditu Maria Caballerok

Euskalerria Irratia 2015ko ots. 6a, 10:39

Erorien monumentuan frankismoaren aldeko ekitaldirik ez dadila egin eskatu zuen atzo Iruñeko Udaleko Osoko bilkurak, mozio baten bitartez. Oposizioko talde guztiek alde bozkatu zuten, UPN abstenitu egin zen eta PPk kontra bozkatu zuen.

Memoria historikoaren inguruko eztabaida bero joan zen atzo Iruñeko Udaleko osoko bilkuran. Eta horren baita, UPNko zinegotzi Maria Caballerok oso gogoeta deigarria plazaratu zuen: Espainiako errepublikaren bandera eta Francok Nafarroako armarriari ezarririko ereinotz koroa -batzuek azalore deitzen duten hori- berdinak direla. To eta no.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!