Nafarroako Herri Kirol Federazioak argitalpen berri bat kaleratu du bere 20. urteurrena ospatzeko. Herri kirolak zabaltzeko egitasmoaren zortzigarren eta azken argitalpena da. Proiektu hau 2003an jarri zen martxan. Mikel Bujanda lankidea federazioko kide Mikel Lasarterekin minzatu da horretaz guztiaz, Kultur Arloa saioan.
Aurretik beste 7 monografiko argitaratu dira, harri jasotzea, aizkora, trontza, iparraldeko jokuak (6 modalitate), sokatira, sega eta herri kirolaren jatorria eta ezaugarriei buruz. Bi bideo ere egin dira harrijasotzea eta sokatirari lotuta.
Material hauen helburu nagusia herri kirolak bultzatzea eta zabaltzea da. Datu tekniko asko eskaintzen dituzte herri kirola jorratu ahal izateko arlo ezberdinetan. Beste alde batetik, bertako kirolei buruz dagoen bibliografia eskaxa zabaldu nahi da, erreferentzia berriak sortuz.
Argitalpenaren ezaugarriak
Azken argitalpen honetan Federazioaren egitura eta funtzionamendua azaltzen dira, bere egitekoak, aurrera eramaten duen lana eta baita selekzio bezala lortutako garaipenak ere.
Kapitulu berezi batean markak eta errekorrak deskribatzen dira, bidez batez kirolaren maila neurtzeko erreferentziak baitira, eta alde horretatik, Nafarroa erreferente garrantzitsua dela esan behar.
Etorkizuneko erronken inguruan, Federazioak herri kirolak suspertu nahi ditu oinarrizko eta gaztetxoen mailan, bai herrietan eta baita ikastetxeetan ere. Federazioak argi ikusten du oinarrizko lana indartu egin behar dela etorkizun oparoa ziurtatu ahal izateko.
Nafarroako Herri Kirol Federazioaren egoitzan banatzen da soilik, Sunbillan. Telefonoa honakoa da: 948-450900 eta e-maila: info@herrikirolaknafarroa.org. Ikastetxeetan eta liburutegietan dohainik banatzen da, eskariaren arabera. Ale batzuk salmentarako gordeko dira.
Lan hau argitaratzeko Federazioak Nafarroako Gobernuaren, Rural Kutxaren eta Sakanako Mankomunitatearen laguntza izan du.
Informazio gehiago nahi izan ezkero, Mikel Lasarte da monografiaren egilea. Hau da bere telefonoa: 686-477897