Zaldieroa Android-era pasako da!

Euskalerria Irratia 2011ko urr. 6a, 12:24

Scoop! Scoop! Primizia! Primizia! Patxi Huarte Zaldieroak dio Steve Jobsen heriotza nolabaiteko inflexio puntua izan dela Apple-kin duen harremanean, eta oso litekeena dela orain arte erabili izan duen iPhone4-a bazterrean utzi eta  aurrerantzean mugikorretarako Android sistema erabiltzea. Adierazpen harrigarriak, Zaldieroa bezalako apple-zale porrokatu baten ahotik datozela aintzat hartuz. Aitorpen hori egiteaz gain, Steve Job zendu berriari buruz ere mintzatu zaigu, luze eta zabal, gaurko solasaldi grafikoan. Bere hitzetan, ordenagailuak informatikarien eskutik kendu eta erabiltzaile guztienetan utzi duen gizona izan da.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2011/10/psh053072.mp3]

deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!