Guraizekada

Euskalerria Irratia 2011ko ira. 29a, 09:36

Aurtengo gastutik ia 295 milioi euro murriztuko ditu Nafarroako Gobernuak. Guraizekada ederra. Edo aizkora kolpea, Joxerra Senar gure kolaboratzaileak Berrian idatzi bezala. Goizeko albistegian, horren analisia egin du Mikel Bujandak. Goiburu nagusia: murrizketak UPNko Gobernuaren kudeaketa okerraren ondorio dira eta irizpide sektarioen arabera gauzatu dituzte. Azken horren adibide zehatzak eman ditu. Horien artean bat,  Nafarroako Unibertsitate Publikoari 4 milioi euro kendu dizkiotela, eta Opus Deiren Unibertsitateari, aldiz, 400.000, besterik ez. Goizeko albistegian, halaber, Berriozarko alkate Xabier Lasa eta Baztango alkate Garbiñe Elizegirekin mintzatu gara, guraizekadak udaletan izanen dituen ondorioez. Honatx horren guztiaren grabazioa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!