Iritzia: Inaugurazioak

Euskalerria Irratia 2011ko api. 7a, 18:04

Iñaki Irisarri

Urtarrilean zazpi, otsailean zortzi, martxoan hogeita hamazazpi! Inaugurazio andana gurean, hauteskundeak hurbiltzen ari diren seinale. Eskerrak! Apirilean ez da halakorik izanen, ezta bat ere, politikoek beraiek lege bat onetsi baitzuten inaugurazioak debekatzeko hauteskundeen deialdia egiten den egunetik aurrera. Nonbait, ohartu ziren lotsagarri samarra dela herritarren nahiei muzin egitea hainbat hilabetez, eta gero tarrapataka ibiltzea inaugurazioko argazkian irribarre zabala agertu eta euren botoak sakelara eramaten ahalegintzeko. Horregatik debekatuko zuten. Baina askotan legegileak dira legeak utzitako zirrikituak baliatzen lehenak, eta ez diote inaugurazioak egiteari utzi, noski, aurreratu egin dituzte, eta listo.

Martxoa baliatu dute horretarako, beraz, eta hogei ordutik behin inaugurazio, aurkezpen, bisita edo halakoren bat egin dute gure politikariek gurean: erakusketak, interpretazio zentroak, ubideak, turismo bulegoa, liburutegia, osasun etxeak, igogailuak… Zer ez dute inauguratu gure politikariek azken asteotan! Izan ere, diotenez, gauza batzuk bi aldiz inauguratu dituzte, eta baten bat hiru aldiz, historiarako argazki esperpentikoak utzita, gainera. Dena dela, politikariek badute abantaila handi bat herritarren kexak saihesteko, eta hori da beti dagoela beste politikariren bat, gauzak askoz okerrago egiten dituena. Esaterako, Mediterraneo aldean oraindik hegazkinik eta lizentziarik ez duen aireportu bat inauguratu omen dute, eta ospitale baten maketa ere bai, ospitalea oraindik ez baita eraiki, eginen zela iragarri eta handik lau urtera.

Baina gatozen gurera, lagunok, heldu diren asteetan gainera etorriko zaigunarekin nahikoa dugu-eta. Saiatu, eguzkia lagun, ahalik eta pazientzia gehiena pilatzen apiril argitsu honetan; izan ere, inaugurazioen garaia bukatu da, baina ofizialki maiatza arte hasiko ez bada ere, berehala hasiko zaigu buru gainera erortzen hauteskunde kanpainaren

Urtarrilean zazpi, otsailean zortzi, martxoan hogeita hamazazpi! Inaugurazio andana gurean, hauteskundeak hurbiltzen ari diren seinale. Eskerrak! Apirilean ez da halakorik izanen, ezta bat ere, politikoek beraiek lege bat onetsi baitzuten inaugurazioak debekatzeko hauteskundeen deialdia egiten den egunetik aurrera. Nonbait, ohartu ziren lotsagarri samarra dela herritarren nahiei muzin egitea hainbat hilabetez, eta gero tarrapataka ibiltzea inaugurazioko argazkian irribarre zabala agertu eta euren botoak sakelara eramaten ahalegintzeko. Horregatik debekatuko zuten. Baina askotan legegileak dira legeak utzitako zirrikituak baliatzen lehenak, eta ez diote inaugurazioak egiteari utzi, noski, aurreratu egin dituzte, eta listo.

Martxoa baliatu dute horretarako, beraz, eta hogei ordutik behin inaugurazio, aurkezpen, bisita edo halakoren bat egin dute gure politikariek gurean: erakusketak, interpretazio zentroak, ubideak, turismo bulegoa, liburutegia, osasun etxeak, igogailuak… Zer ez dute inauguratu gure politikariek azken asteotan! Izan ere, diotenez, gauza batzuk bi aldiz inauguratu dituzte, eta baten bat hiru aldiz, historiarako argazki esperpentikoak utzita, gainera. Dena dela, politikariek badute abantaila handi bat herritarren kexak saihesteko, eta hori da beti dagoela beste politikariren bat, gauzak askoz okerrago egiten dituena. Esaterako, Mediterraneo aldean oraindik hegazkinik eta lizentziarik ez duen aireportu bat inauguratu omen dute, eta ospitale baten maketa ere bai, ospitalea oraindik ez baita eraiki, eginen zela iragarri eta handik lau urtera.

Baina gatozen gurera, lagunok, heldu diren asteetan gainera etorriko zaigunarekin nahikoa dugu-eta. Saiatu, eguzkia lagun, ahalik eta pazientzia gehiena pilatzen apiril argitsu honetan; izan ere, inaugurazioen garaia bukatu da, baina ofizialki maiatza arte hasiko ez bada ere, berehala hasiko zaigu buru gainera erortzen hauteskunde kanpainaren kazkabarra.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2011/04/irisarri.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!