Bihotz-taupada bakoitzeko hitz bat euskarari

Euskalerria Irratia 2011ko api. 5a, 12:15

Josi Basterretxea

Udarako omen dira bizikletak, baina udaberrian ere topatzen ditugu horiek errepideetan. Gaurko argazkian horixe ikusi dut: txirrindulariak errepidean. Izan ere gaur, apirilak 4, hiru ordu barru, Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia hasiko baita Zumarragan, Gipuzkoan. Sei egunetan ibiliko dira tropel koloretsuko atletak Hego Euskal Herriko errepideetan zehar: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan zehar.

Akordura etorri zait ezen aste honetan ere beste itzuli bat hasiko dela gurean. Ostegunean, apirilak 7, Korrika hasiko da Trebiñun, batzuentzat Burgos eta beste batzuentzat Araba den enklabe kurioso batean.

Korrika zaleekin, kolorez beteko dira Euskal Herriko zazpi lurraldeetako errepideak: hegoaldekoak nahiz iparraldekoak.

Gaindituak izateko eginak dira mugak. Euskarak badaki hori. Korrikak badaki hori. Mugak hautsi behar ditu Nafarroako hizkuntza zaharrak, biziko bada baita etorkizunean ere.

Ez dira oraingoak larrosa-egunak euskararentzat. Are gutxiago Nafarroan. Egia da gaiztoagoak ere izan direla. Baina, hobeagoak espero ditugu.

Gurpil gainean nahiz oinetako barnean, bihotz-taupada bakoitzeko, hitz bat euskarari, euskarazko hitz bat.

Erredakzioaren oharra: apirilaren 4an emititua.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2011/04/psh047831.mp3]

deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!