Hankatartea

Euskalerria Irratia 2011ko ots. 17a, 18:15

Aingeru Epaltza

Al Caponorena gertatuko zaio, beharbada, Berlusconiri. Europako gobernuburutza batean dagoen morroirik ustelena, zerk eta hankatarteak eraman dezake kartzelara. Lapurtu, ebatsi, iruzurtu duen guztiagatik ez, adin txikiko bati sexu truke ordaintzegatik jarraraziko dute epaitegian. Baina ez gaitezen behar baino lehenago poztu.

Hori guztia ikusteko dago. Atzo berean Italian egindako inkestek ondorio harrigarria zekarten: hauteskundeak orain eginez gero Berlusconik irabaziko lituzke berriz. A zer jendajea, italiarrak. Ezta? Hori ez litzateke hemen gertatuko. Ezta? Bada ni ez nago hain seguru. Bertze gauza batez, ordea, zalantzarik ez dut.

Bizi garen tokian, Berlusconiren karrera politikoari azkena eman diezaiokeen prozedura hasi ere ez litzateke eginen. Hemen ez dugu gobernuburu bat auziperatzeko potrorik ez gogorik duen epailerik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!