Gero gerokoak

Euskalerria Irratia 2011ko ots. 15a, 08:49

Aitor Etxarte

Urtean eman ditugu pentsatuz ETAren itzal luzearekin zaila zela errepresioa eta independentziatik aparteko eduki politikoak garatzea. Askoren erretolika izan da oztopo gaindiezina izan dela beste politikak plazara zabaltzeko. Etxebizitza duinaren alde aritzea, kalitatezko hezkuntza edo osasun publikoa indartzea, megaproiektu urbanistikoen aurka egitea, eredu ekonomikoa kritikatzea edo elikagaien autonomiaren alde borrokatzearekin muga egin omen du.

Muga hori harresi izan da askorentzat eta etxerako epeltasunera ihes egiteko aspaldiko aitzaki bihurtu zen. Erantzun zinikoek behar dute zerbait lotsagabea dena mozorrotzeko. Muga hori harresi emankorra izan da proiektu autoritario eta kolonialak gauzatu nahi izan dutenentzako.

Stalin hil ondoren  orduko intelektual ezaguna  L. Althusserrek idatzi zuen: Dogmatismoaren bukaerak gure propietate intelektualen zerrendaketa zehatza egiteko aukera eman digu, gure aberastasun eta gure pobreziari izena emateko, arazoak pentsatu eta publikoki esateko eta errealitatea zintzoki aztertzeko.

Hori Frantziako A.Komunistaren baitatik esan zuen. Gerokoak bere hitzak zirriborratu, ilundu ditu. Somatzen zuen aukera, neurri handi batean, hutsean geratu zela ematen du.

PostETAren aroak aukera emango digu aberastasun eta pobrezien zerrendaketak egiteko. Gero gerokoak izango dira.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2011/02/aitor-etxarte-ots-14.mp3]

deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!