Txakolin berria

Euskalerria Irratia 2011ko urt. 19a, 00:27

Elixabete Garmendia

Argazki honek ez du salto egingo egunkarien azaletara. BERRIAn 39garren orrialdean dator, beheko aldean, ezkerreko txokoan; hamahiru bider hamar zentimetro hartzen ditu, besterik ez, eta gainezka dago.

Barrenean Getariako udaletxea ageri da, ikurrinaz eta zintzilikailuz –kolgaduraz- apainduta. Haren aurrean Elkano, Juan Sebastian, zutoinaren talaiatik panoramari begira; kopa bakarrik falta zaio eskuineko eskuan.

Izan ere, argazkian ageri diren gainerako guztiek edalontzia eduki behar dute eskuan, lehen planoan dagoen taldearen eszenak iradokitzen duen modura: hemen, gizon bat, kuadrilakide dituenen kopa eta basoak betetzen ari da. Buruzuri eta txapeldun dexente, jende heldua orohar; patxadan, hizketan, aurpegi alaiekin, baina afanoso jarri gabe, oraindik behintzat.

Festa giroa azpimarratzeko, hor dabil jendearen gainetik zerurantz iheska globo sorta, “made in China” itxura guztien arabera. Eta hau dena urtarrileko astelehen eguerdi batean, non eta Gudarien Enparantzan.

XIXgarren mendeko pintore kostunbristenak ez zuen hobeto islatuko txakolin berriaren estreinaldiko eguna.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2011/01/elixabete-garmendia-urt-18.mp3]

deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!