Hooligan

Euskalerria Irratia 2010ko abe. 3a, 11:42

Aingeru Epaltza

Penaturik agertu da gure lehendakari Miguel Sanz Osasunak lehengo igandean San Mamesen galdu izanaz, are penatuago Atletic-en gola Gurpegi nafarrak sartu zuelako. Aitorpen bat eginen dut: ez naiz futbolzalea. Ikaragarri aspertzen nau kirol horrek; are aspertzenago haren inguruan sortzen den kalaka etengabeak.

Baina politikoak ere hartaz mintzatzen badira, zergatik ez ni bezalako herritar arrunt eta ezjakinak. Izugarri poztu nintzen, lehengo astelehenean Barcelonak bortz txitxarro sartu zizkionean Real Madridi. Zergatik, hagatik. Eta behin aitorpenak egiten hasita, bertze bat, beharbada politikoki hain zuzena ez dena: Barcelonaren garaipenak adina poztu ninduen Atletic-enak, Gurpegi nafarrak gola sartuta.

Erran gabe doa are gehiago poztuko nintzela tantoa Muniainek egin balu. Arrazoiak zein eta Migel Sanzek penaturik agertzeko dituen berak. Ez naiz futbolzalea, baina pertsona batzuek eta jarrera batzuek hooligan bilakatzen naute.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/12/epaltza-ab-1.mp3]

deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!