Astebete denbora-tarte luzea izan daiteke

Euskalerria Irratia 2010ko aza. 15a, 16:00

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/11/joxi-basterretxea-az-156.mp3]

Josi Basterretxea

Giltzapean segitzen dute aurreko astelehenean eskatu nituen irudiek. Astebete da Marokok Saharako herritarren aurkako erasoa hasi duenetik. Berri gutxi dator handik, baina handia da irudikatzen dugun mina. Saharako irudi zuzenik ezean, Donostiako irudi batek jo dit begietan. Saharako bandera bat erakutsi zuen atzo Salah Amaidan korrikalariak, Behobia-Donostia lasterketaren azken metroetan.

Banderak krespoi beltza zeraman; banderaren erdi-erdian, banderaren bihotzean kokatuta.

Batzuetan hala ez bada ere, astebete denbora-tarte luzea izan daiteke inoiz. Egoera gaiztoan denarentzako, izugarri luzea da zazpi eguneko tartea, jakina. Duela astebete hasi ziren tiro-hotsak Saharako kanpamenduetan, eta ez dira oraindik isildu.

Han, basamortuaren hondarretan zarata handia bada ere, hemen, Nazioarteko Komunitatea deitzen diogun horrek ez du apenas soinurik atera.  Badaki komunitate horrek hotsa ateratzen. Eta jakin, badaki isilik egoten…

Irudirik ezari, hotsik eza gaineratzen zaionean, malo.

deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!