Iritzia: Mehatxua

Euskalerria Irratia 2010ko urr. 14a, 19:00

Iñaki Irisarri

Dudarik gabe, mehatxu asko sumatzen ditugu gure inguruan, egunerokoan. Lapurretak etxeetan, izurrite handi bat, Txinaren nagusitasuna, etorkin gehiegi... horiek eta beste gai asko dira mehatxu, eguneroko solasaldietan aditzen dugunaren arabera.

Mehatxu horiek airean daude, hodei beltz baten antzera, nahiz eta gehien gehienoi orain arte ez zaigun ezer txarrik gertatu, esate baterako, arestian aipatutako lau kontu horiei lotuta. Garai batean kobazuloetan bizi ziren mehatxuak, herensugea eta bestelako izakien itxura hartuta. Egun, orduan bezalaxe, gure irudimen beltzenaren bazterretan bizi dira, eta orduan bezalaxe, mehatxu ugari horietatik, gutxi batzuk baino ez dira benetako arrisku bilakatuko. Gutxi batzuk besterik ez. Gainerako guztiak ke hutsa dira, beldur hutsa. Baina benetako arrisku bilakatzen ez diren mehatxu horiek guztiak pixkana-pixkana ahaztu eginen ditugu, eta horretatik gauza handirik ikasi gabe, mehatxu berriak sortzen eta sortzen arituko gara berriro ere, etengabe, mehatxatuta sentitzen jarraitzeko. Hor dago koska, nik uste. Biktima izatea izugarri atsegin zaigu, eta arazo larririk ez badugu, sortu egiten ditugu, mehatxu itxura emanda besterik ez bada ere. Mehatxuak nonahi, gure biktimismoaren adierazgarri. Kontraesana dirudi lagunok, baina horrelakoak gara, mehatxatuta lasaiago bizi gara.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/10/irisarri-mehatxua.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!