Sanferminak ala Vatikanoko festak?

Euskalerria Irratia 2010ko mai. 12a, 13:41

2010eko Sanferminek dagoeneko badute kartela: El capote de San Fermin (San Ferminen kapotea), Koldo Villarrealena. Oso gutxigatik gailendu da herri bozketan; izan ere, Udalak ezagutaraziriko datuen arabera, 14 botoko aldea besterik ez dio atera bigarrenari, Dale la vuelta izenekoari. Bere garaian, beste zazpi finalistekin batera hautatu zutelarik, epaimahaikideek nabarmendu zuten "festaren oso interpretazio originala" zela. Iruñean, San Fermin aurreko ohitura zaharretako bat da kartela larrutzearena. Beraz, tradizioari jarraiki, esanen dugu San Ferminen silueta sinplifikatu horiek Aita Sainduarenak diruditela eta, beraz, kartela ikusita ez dela batere argi geratzen Sanferminak iragartzen dituen ala Vatikanoko festak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!