Iritzia: 10.000 besterik ez?

Euskalerria Irratia 2010ko mai. 13a, 08:35

Fermin Erbiti

Heldu den larunbateko manifestazioaren antolatzaileek euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatuko duten 10.000 lagun bildu nahi dituzte Iruñeko karriketan. Hala esan zuten lehengo eguneko prentsaurrekoan. Eta esan bazuten, arrazoiren bat izanen zuten kopurua mahai-gainean jartzeko, eta zenbaki hori esateko.

Niri, egia esan, hanka sartze bikoitza iruditu zitzaidan: bata, zenbakia bota behar zela pentsatzea; bestea, aukeratu zutena mahai-gaineratzea.

Baina, tira, kontua da, zenbaki hori bota bazuten ere, manifestazio handia, oso handia egin nahi dutela. Azken urteotako ekaitzaren ondotik, 10.000 lagunetik gorako manifestaziorik egiteko gauza ez bagara, porrota handia litzateke, batez ere hainbeste erasoren ondorioz kikildurik bizi garen euskaltzaleok pizgarria behar dugulako, gurea jende askoren kezka dela erakutsi behar diegu. Eta ez bakarrik agintariei, baita hizkuntza bere tribu bazterrekora mugatu nahi dutenei ere.

Larunbatekoa horretan hasteko aukera paregabea izan daiteke.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/05/ferminerbiti20100512.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!