Iritzia: Paris ikusi dut

Euskalerria Irratia 2010ko mai. 4a, 20:27

Josi Basterretxea

Paris, maitasunaren hiria. Eiffel dorrea, Trokaderoa, Louvre museoa… Paris.  Paris ikusi, lurraren barnetik ikusi dut, monumentuen azpitik doan herensugearen hesteetatik: metrotik. Parisko Metroa hartu dut gaur begietan.

Hara albistea: elkartea sortu dute, kooperatiba sortu dute Parisko Metroari egunero iruzur egiten dioten bezeroek.  Milaka dira egunero Parisko Metroa ordaindu barik erabiltzen dutenak. Alegia, sarrerako tornura hurbildu eta txartelik gabe: zast, jauzi txiki bat egin eta metrora sartzen dira doan, ordaintzeke.

Batzuetan, harrapatu egiten dituzte iruzurgileak. Eta orduan isuna ordaindu behar dute. Bada, harrapatzen dutenerako sortu dute elkarte hori, kooperatiba hori. Aseguru moduan funtzionatzen du.

Hilean, sei euro jartzen ditu iruzurgileak. Eta txartelik gabe bidaiatzen du. Harrapatzen badute, denen kutxatik ordaintzen da. Harrapatzen ez badute, dirua pilatu eta sasoi txarragoak datozenerako gordetzen dute.

Iniziatiba abiarazi dutenek diotenez, bilatzen dutena da Parisko garraio kolektiboa dohainekoa izatea. Denentzat musu-truk.

Hara paristarren ekarpen berria!

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/05/josibasterretxea20100504.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!