Dagoeneko 1.600 lagunek egin dute bat Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidearen aldeko manifestazio deialdiarekin, horretarako zabalduriko blogaren bitartez. Atzo horietako hainbat prentsaren aurrera azaldu ziren, Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean. Haien artean, kirolari, musikari, idazle, kazetari ezagun ugari. Urko Aristi eledunak azaldu zuenez, "bizi dugun egoeraren aurrean, lehenik eta behin, hemen gaudela esatea ezinbestekoa da. Euskararen kontrako diru-murrizketak, erasoak, injustiziak, babes ezak eta gainerakoen aurrean euskal komunitate osoa agertzea funtsezkoa dela uste dugu". Bidenabar, Kontseiluak manifestaldirako prestatu iragarkia aurkeztu zuen.
[vimeo=http://vimeo.com/11295384]
Sostenguak: Haizea Aizkorbe, Oier Aizkorbe, Akatu taldea, Iker Alduntzin, Amaiur soka tira taldea, Dabid Anaut, José Mari Azpetxea, Urko Aristi, Miguel Aristorena, Xabi Bandini, Ion Barberena, Barricada, Abel Barriola, Oinatz Bengoetxea, Berri Txarrak, Aitziber Biurrun, Mikel Bujanda, José Luis Cano, Aitor Eguzkiza, Bittor Elizagoien, Migel Mari Elosegi, Iosu Erbiti, Pedro Mari Esarte, Jokin Esparza, José Mari Esparza, Xabier Etxebeste, Juan Mari Feliu, Jorge Galán, Ixa Goldarazena, José Manuel Goldarazena, Daniel Gonzalez, Mikel Goñi, Roldan Jimeno, Kiki, Koko eta Moko pailazoak, César Cruchaga, Kukuxumusu, Juan Kruz Lakasta, Jon Gurutz Lazkoz, Ekaitz Maiz, Alberto Martín, Juan Martínez de Irujo, Niko Mindegia, Egozkune Naiara, Floren Nazabal, Itziar Nazabal, Itziar Nazar, Mikel Olano, Juanjo Oroz, Íñigo Pascual, Fermín Paularena, Jone Pelaez, Iñaki Perurena, Patxi Puñal, Joselu Retegi, Diego Riaño, Josetxo Romero, Eneko Romo, Sakana sokatira taldea, Dora Salazar, Oier Sanjurjo, Gabriel Saralegi, Mieltxo Saralegi, Castillo Suarez, Maitane Txueka, Patxi Uharte, Mikel Urmeneta, Pablo Urrizelki, Gorka Urtasun, Gorka Verdugo, Iñaki Villanueva, Aitor Zabaleta, Unai Zabaleta eta Aitor Zubieta.