Iritzia: Badira sekula ongi amaitzen ez diren bidegabekeriak

Euskalerria Irratia 2010ko api. 13a, 14:00

Fermin Erbiti

Nola jakin begi aurrean duguna benetako demokrazia ote den. Horixe duzue gure Kazetaritza Fakultateko irakasle baten liburuaren izenburua. Alderdi politikoen antolaketaz, sindikatuez, kontrol sistemaz hitz egiten da bertan, horiek nolakoak izan, horrelakoa omen da demokraziaren kalitatea.

Egunkaria auzia ongi amaitu da, dio El Paisek gaurko editorialean. Baikorra mezua. Amaiera okerragoa posible bazen ere, badira sekula ongi amaitzen ez diren bidegabekeriak, egina dagoen kaltea inork ezin baitu orain konpondu.

Atzoko albiste entzutean, aipaturiko liburuaz gogoratu nintzen: nola jakin begi aurrean duguna benetako demokrazia ote den.

Zazpi urteko zuzengabekeriaren ondoren, epaileek errugabeak errugabe direla esan, eta gu guztiok sekulako poza hartzeak ematen digu demokrazia honen kalitatearen berri.

Ikusteko dago orain nork ordainduko dituen injustiziaren ondorio larriak. Horrek ere jarriko du demokrazia hau dagokion tokian.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/04/ferminerbiti20100413.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!