Iritzia: Sinboloak eta egunak

Euskalerria Irratia 2010ko api. 12a, 13:34

Aitor Etxarte

Sinbolorik gabe ez dugu bizitzerik. Munduan diren herriek sinbolikoa bihurtu duten eguna ospatzen dute. Egun-ikurra batzuen oinarrian matxinada mitifikatua dago, besteetan erresistentzia heroikoa, independentziaren hasiera, hitzarmen politiko mugarria edo paregabeko pertsonaiaren biografia.

Gurean egutegi katolikoak agintzen du berpizkunde egunarekin ospatzen dugula euskal aberriarekin identifikatzen garenok. Hemen bizi baina lotura hori ez dutenek, jakina denez, ez dute ezer ospatzen. Berpizkundeko jaian katolikoek martirioa eta gurutzearen ondoren mirakulua den bizitza ospatzen dute. Iluntasuna, suntsiketa eta heriotzatik garaile sortu zen hura Jerusalenen, unibertsoan behin bakarrik gerta daitekeena.

Kantauriko alde honetan suntsiketa, martiri eta heriotza etengabeak ditugu gure herriaren azterketa egiterakoan. Nahastuak ditugu kontrajarriak diren biziberritzeko mirakuluaren esperantza, berarekin sortzen den ankerkeria, horrekin batera bizipozaren ukazio erabatekoa, tragedia espektakulu bezala sentitzeko manera edo gure miseriak ezagutu eta eraldatzeko beldurra.

Zoritxarrerako Aberri Egunak erlijio batekin lotura estuegia du eta horren miseriak ere maileguan hartu ditu: boterea eta sektak, santuak eta pekatariak, aldareak eta suteak.

Lukreziok aspaldi idatzi zuen:

Beldurra da erlijioaren oinarria, misterioa, derrota, heriotza. Beldurra da ankerkeriaren sorburua eta horregatik ez da harritzekoa ankerkeria eta erlijio elkarrekin izatea.

Erlijioaz edo aberriaz ari zen?

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/04/aitoretxarte201004121.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!