Euskaraz bizitzeko eskubidearen aldeko manifestaziora deitu du Nafarroako euskalgintzak

Euskalerria Irratia 2010ko mar. 23a, 09:50

Nafarroan Euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko eta Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politika salatzeko, manifestaziora deitu dute Nafarroako euskalgintzako ehun bat eragilek, taldeak batzuk, gizabanakoak bestetzuk. Protestaldia maiatzaren 15ean eginen dute, eta asmoa aspaldiko jendetsuena izatea da. Hori guztiori iragartzeko, eragileok agerraldia egin zuten atzo Baluarte Jauregian. Hona hemen hartan irakurri zuten agiria, baita haren inguruan lorturiko atxikimendu zerrenda ere.

Argazkia: Kontseilua

Agiria

"Nafarroan, euskaraz bizi nahi duenak, izan dezala horretarako aukera. Hori besterik ez dugu eskatzen: Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea.

Euskal hiztun asko gara gaur egun  Nafarroan. Orain dela hogei urte baino gehiago, herritarren ahaleginei esker: batzuek euskara ikasiz, beste batzuek seme-alabei irakatsiz, euskaraz hitz eginez edo euskararen aldeko ekimenak lagunduz. Euskararen transmisioa, poliki baina etenik gabe, hazten ari da Nafarroan. Euskara bizirik dago Nafarroan. Euskara biziberritzen ari da Nafarroan.

Ulertezina da Nafarroako Gobernua nola  ari den euskaldunon kontra. Modu bereziki bortitzean ari da azkenaldian. Euskarazko komunikabideei lizentziak eta diru-laguntzak kenduz. Hezkuntza-sisteman euskara baztertuz. Euskara ikasi nahi dutenei diru-laguntza ezin urriagoak emanez, euskaltegiak itoaraziz, euskarazko ekimen eta ekitaldi guztiak murriztuz... Euskara ahal duten une eta gune guztietan itotzeko  ahalegin guztiak egiten ari da.

Nafarroan euskaraz bizitzea ezinezkoa da. Bigarren mailako herritar gisa tratatzen gaituzte euskaldunok. Euskal hiztunak behar ditu, ordea, Nafarroak, aniztasunak aberastu egiten baitu Nafarroa. Eta nafar gizartearen gehiengo zabalak ez du nahi ez hizkuntza bazterketarik, ez halako erasorik Nafarroan.

"Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea" bermatzea nahi dugu, iparraldean eta hegoaldean. Gure haur eta gazteentzat, ikasketak euskaraz egiteko eskubidea. Euskara ikasi nahi duten herritar guztientzat, horretarako eskubidea. Salerosketak, publizitatea eta etiketak euskaraz jasotzeko eskubidea. Administrazioarekin euskaraz egiteko eskubidea. Euskarazko kultura-sormenaz gozatzeko eskubidea. Telebistaz, prentsaz, tokiko hedabideen bidez, irratiz zein internetez informazioa euskaraz jasotzeko eskubidea. Kirola euskaraz egiteko eta aisia euskaraz gozatzeko eskubidea...

Horretarako, eta euskararen normalizaziora eramanen gaituzten baldintza berriak lortzeko, Nafar jendartearen babesa eta laguntza eskatzen dugu. Izan ere, gertatzen ari diren eraso larrien aurrean ez dugu geldi egoteko asmorik.  Baina ez hori bakarrik, uste sendoa dugu beste egoera batera eramango gaituzten oinarriak jartzeko gutariko bakoitzak, gizarte eragileok, norbanakook zeregin zehatzak ditugula.

Izan ere, demokrazian hain oinarrizkoa dirudien hori ez da posible gaur egun gure herrialdean. Eta egoera honek izen-abizen jakineko arduradunak ditu. Arduradun politikoak, kargu publikoak eta halako bidegabekerien aurrean beste alde batera begiratzen dutenak. Penagarria da Nafarroako Gobernuaren euskararen kontrako jarrera. Ez dago gauza tristeagorik bere herritarren kontra ari den Gobernu bat baino.

Euskaraz bizi nahi dugunok ez dugu egoera errazik izan aspaldi.  Hala ere, jakin dugu indarrak batu eta aurrera egiten. Hori da, hain justu, proposatzen duguna: batzea, eta aldarri egitea "Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea ".

Gezurra badirudi ere, oinarrizko eskubide bat aldarrikatzera atera behar dugu kalera. Ideologia guztietako Nafar guzti-guztiei egin nahi diegu manifestaziora etortzeko deia. Den-denei, eta, jakina, Nafarroan euskara bizirik nahi duten lagun guztiei.

Manifestazio honekin,  gauzak beste modu batera egin daitezkeela eta egin behar direla aldarrikatzera aterako gara. Gaur egun Nafar Gobernuak indarrean duen hizkuntza-politikak ez du euskara normalizatuko, ez ditu nafarren hizkuntza-eskubideak bermatzen. Gaur egun, Nafarroako Gobernuak bere herritarren kontra gobernatzen du, bidegabekeria handiagorik? Gaizki ari da, gaizki eta oker, Nafar Gobernua. Euskaraz bizi nahi dugu, bertakoa den hizkuntza erabiliz bizi nahi dugu, geure hizkuntzan bizi nahi dugu eta nahi hori ez da aldatuko. Dena errazagoa litzateke euskararen normalizaziorako pauso sendoak emango bagenitu, baina, beste estatus juridiko bat, beste politika bat, behar da horretarako.

Bigarren mailako herritarrak izan nahi ez dugulako, euskarak eta euskaldunok Nafarroan arnasa behar dugulako, eta gizalegezkoa delako, aldarri egin dezagun guztiok batera: "Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea ". Maiatzaren 15ean manifestazioa egingo dugu Iruñean hori aldarrikatzeko".

Atxikimenduak

Aguerre Tasi Nabarralde

Alkaiza Saioa

Alonso Silbia Karrikiri elkartea

Altzelai Felix Ultzamako euskara teknikaria

Anbustegi Fernando Xorroxin irratia

Anduaga Eneko Mintzakideko dinamizatzailea

Antoñana Abalos Marian Zubiarte Euskaltegia

Aranguren Gaizka Kazetaria

Arburua Patri Bortzirietako euskara teknikaria

Arellano Unai Jaso Ikastola

Aristi Urko Kazetaria

Arretxe Jon Idazlea

Arretxea Elena Baztango AEK

Asiain Yarnoz Maria Jesus Zubiarte Euskaltegia

Astiz Kalen Sortzen-Ikasbatuaz

Atxega Jon Berriozarko AEK

Azkona Gartzia Josetxo Euskaltzalea

Balentzia Joakin

Bandini Xabi Musikaria

Barandiaran Alberto

Basurto Luzuriaga Miren Zubiarte Euskaltegia

Begiristain Xanti Euskaltzalea

Belasko Mikel

Bidarte Susana Lizarrako AEK

Biurrun Asier Donibaneko AEK

Buldain Mikel Nabarrako kudeatzailea

Colomo Koldo Gareseko euskara teknikaria

Conde Eduardo Euskaltzalea

Crespo Zulet Sagra Zubiarte Euskaltegia

Dávila Gómez Noelia Zubiarte Euskaltegia

Diez de Ultzurrun Kike Itzultzailea

Edurne Elizondo Berria

Epaltza Aingeru Idazlea

Erdoziain Patxi Euskaltzalea

Errea Inma Itzultzailea eta idazlea

Erro Angel Idazlea

Erroz Iñaki Paz de Ziganda ikastola

Estanga Oskar Bertsolaria

Esteban Nestor EHE

Fernandez Estitxu Telebista aurkezlea

Flores Patxi Sakanako AEK

Galartza Aner Euskal Herriak bere eskola

Garde Oianko Solasguneko dinamizatzailea

Gartzia Xabi Arrosadiako AEK

Goñi Maider Burundaldeko euskara teknikaria

Helios del Santo Nafarroako AEK

Huarte Baleztena Txomin

Ibañez de Elejalde Koldo Zizurreko euskara teknikaria

Ibarra Iñigo Bertsolaria

Igor Astibia Kontseilua

Ikardo Urko Bortzirietako euskara taldea

Ilintxeta Reyes Kazetaria

Iñaki Lasa Kontseilua

Iragi Santos Aizpea euskara elkartea

Iriarte Gorka EHE

Iribarren Alizia Erriberako AEK

Irigaray Jose Angel Idazlea

Irizar Olatz Emun

Izquierdo Fertxu Idazlea

Jimenez Maia Iosu Zorroka euskara elkartea

Jimeno Roldan NUPeko irakaslea

Joserra Olano IKA

Juanja Iturralde Euskaltzalea

Justes Iñaki Karrikiri elkartea

Lagoma Erika

Lakasta Juan Kruz Kazetaria

Landa Olga Nafarroako AEK

Larrea Saragueta Aitziber Sortzen Ikasbatuaz

Larrion Patxi

Leitza Josema Bertsolaria

Leone Santi Hizkuntza eskolako euskara dep.

Leralta Pello Tafallako mintzakide

Maite Inda Kontseilua

Mariñelarena Muxi Andra Mari Ikastola

Mariñelarena Pello Ikastolen Elkartea

Martinez Begoña Garean euskara elkartea

Millet Ixabel Ipuin kontalaria

Mindegia Ana Uharteko euskara teknikaria

Mundiñano Larraza Iñaki Zubiarte Euskaltegia

Muxika Leire Emun

Nestor Salaberria Sortzen

Olasagarre Mendinueta Yolana Zubiarte Euskaltegia

Ollo Gorriti Josune Zubiarte Euskaltegia

Orbegozo Alkorta Nekane Zubiarte Euskaltegia

Ortiz Josune NETLEko ordezkaria

Orzaiz Jon Nabarra aldizkaria

Oskar Zapata Topagunea

Otxos Beñat Orreaga

Patxo Abarzuza ELKAR

Paul Bilbao Behatokiko Zuzendaria

Perurena Iñaki

Perurena Patziku

Petti Musikaria

Puignau Arantza Ametza euskara elkartea

Rey Fernando

Rodriguez Iglesias Oskar Kima euskara elkartea

Rodriguez Rakel Haur eskolak euskaraz

Sagrario Aleman IKA

Sarobe Ana Orreaga

Sorauren Mikel Nabarralde

Soto Julio

Soto Mikel

Suarez Castillo Arakilgo euskara teknikaria

Taberna Mikel Itzultzailea

Tejedor Jabi Burlatako AEK

Tolosa Andoni Mailope euskara elkartea

Torregrosa Garikoitz

Txarterina Aitor EIEko zuzendaritzakidea

Uharte Patxi Marrazkilaria

Uharte Pello Zorroka euskara elkartea

Urbiola Julen Abokatua

Urbizu Gorka Musikaria

Urmeneta Asisko Marrazkilaria

Velez Juan Kantuzaleen elkartea

Vilches Carlos Soziologoa

Vilches Mikel Zaldiko Maldiko Elkartea

Yague Ismael Karrikaluze elkartea

Yecora Kepa Zubiarte Euskaltegiko Zuzendaria

Zabaleta Olatz Arangurengo euskara teknikaria

Zabaleta Sarobe Alaitz Malaerrekako euskara teknikaria

Zabaleta Unai Karrape irratia

Zabaltza Idoia Agoitzeko euskata teknikaria

Zestau Mirari Dindaia fundazioa

Erakundeak

Administrazioan euskaraz taldea

AEK

Aizpea euskara elkartea

Ametza euskara elkartea

Banda Batxoki

Berria

Bierrik

Bortzirietako euskara taldea

Dindaia fundazioa

EHE

ELKAR

EMUN

Euskal Herriak bere eskola

Euskal Idazleen elkartea

Garean

Haur eskolak euskaraz

Hizkuntza eskolako euskara departamendua

Hizkuntza Eskubideen Behatokia

IKA

Ikasle Abertzaleak

Ikastolen Elkartea

Kantuzaleen elkartea

Karrape irratia

Karrika Agoitzeko euskara taldea

Karrikaluze

Karrikiri elkartea

Kerobia musika taldea

Kima

Kontseilua

Mailope

Mintzakide

Nabarra aldizkaria

Nabarralde

Netle

Orreaga

Sortzen-Ikasbatuaz

Topagunea

Ttipi-ttapa

UEMA

Xardoki euskara taldea

Xorroxin irratia

Zaldiko Maldiko Kultur elkartea

Zintzur euskara taldea

Zorroka euskara elkartea

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!