Santi Leone: "Alderdi abertzaleak zezenketez iritzia ematen entzun nahiko nituzke"

Euskalerria Irratia 2010ko mar. 17a, 13:15

Espainiar identitatearen defentsa sutsua da CDNk foru Parlamentuan zezenketen -eta sokatiraren- inguruan aurrera atera duen adierazpen ofiziala. Hala esan du gurean Santi Leonek, Nafarroako arragoko mazedonia identitarioaz gogoeta mamitsuak eginak dituen historialariak. Haatik, euskal nortasunaren aldeko alderdiek, NaBaik zein Batasunak, ez dute zezenketak kultur ondare inmaterial izendatzearen inguruan prentsa oharrik plazaratu. "Zail dute, aski ongi baitakite euskaldunen artean ere zezenzale asko dagoela", azaldu du Leonek. Historialari iruindarraren aburuz, Nafarroan espainiar nortasuna gero eta ozenago goresten ari da. Martxa honetan, CDNk -edo UPNk, edo PSNk, edo PPk, batek daki- aurki diseinu berria proposatuko du Nafarroako banderarentzat, hain justu lerroon alboan jarri duguna.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/03/santileone20100317.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!