Bujandari harrera ofiziala eginen dio Sanzek Nafarroako Jauregian

Euskalerria Irratia 2010ko mar. 1a, 13:00

M. Bujandari harrera eginen dio M. Sanzek Nafarroako Jauregian. Bihar izanen da, goizek 10:30etan. Esan gabe doa ez garela Euskalerria Irratiko zuzendari Mikel Bujandaz ari baizik eta Esainiako Kopa irabazi berri duen Itxako eskubaloi taldeko presidente Miguel Bujandaz.

Euskalerria Irratiak ere garaipen garrantzitsua lortu berri du, irrati lizentzien banaketa baliogabetzen duen ebazpena. Haatik, ez dugu uste horen kontura harrera ofizialik eginen diotenik Mikel Bujandari foru Diputazioan.

Edonola ere, zorionak Itxakoko neskei, ez, jakina, harrera ofizialarengatik, baizik eta lortu duten titulu berri horrengatik. Falta zitzaien bakarra zen. Balentria ikaragarriak egiten ari da Ambros Martinen taldea, iaz Liga eta EHF Kopa, hau da, Europako Txapeldunen liga irabazi baitzituen.

Pasahitza saoian Naiara Egozkue jokalariarekin mintzatu gara. Egozkueren eta bere taldekideen omenez, elkarrizketarekin batera, Lizarrako taldearen ereserkia igo dugu. Mikel Elizagak sortua da. Entzungarria da, zentzu batean baino gehiagotan. Ez galdu haren mezu antimilitarista, ezta euskarazko pasartea ere.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/03/egozkue.mp3]

Deskargatu

[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=IPvh-HLHbRI]

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!