Iritzia: Txoko gastronomikoa eta beste txokoak

Euskalerria Irratia 2010ko ots. 22a, 14:08

Aitor Etxarte

Txoko gastronomiko popular zenbait ezagutzen ditut. Guztietan espazio banaketa antzekoa dago, funtsean, sukaldea eta jantokia. Beharrak agintzen du sukalde sasi industriala izango duela, ahalik eta eraginkorrena jakiak gordetzeko, su klaseetan, kea eta usainak kanporatzeko, koipeak eta beste garbitzeko. Espazio horretan, eta bazkideen ekonomiaren arabera, modernoena aurkituko dugu.

Jantokian aldaketa gehiago sumatuko ditugu txoko batetik bestera. Guztietan, jakina, mahai eta aulki ugari. Eta zer gehiago? Txoko batzuetan bertakoen anaitasun ideologikoak ez du zalantzarik uzten. Askotan hormetan zintzilik ikusiko ditugu bertakoentzat diren heroien maillotak: txirrindulari, futbolari, pilotariak. Gutxitan, anaitasun ideologikoaren markak izango dira ere, aurrekoekin bat edo ez, auzoko preso politikoen argazkiak.

Banderek ere bere tokia dute. Osasunarena nagusi, Athleticena batzuetan, ikurrinak, gutxiago, eta, jakina, espainola inon. Oroigarri kolektiboentzako tokia izaten da beti: halako afarian egindako argazki historikoa, horrelako ospetsuaren bisita, josemari edo marijoseren sukalde klase magistralaren irudia, mus txapelketaren finalistak.

Zer gehiago? Zerk bihurtzen du goxo txokoaren jantokia? Zerk ematen dio benetakotasunaren ukitua? Zura nonahi, lanpara sasi antzinakoak, mahai-zapi tradizionalak, eta, aukeran, zintzilika edo berezko apaletan objektu zahar ez funtzionalak, gure-gureak direnak, arrotzak ez direnak, sinpleak eta eternoak gu bezala: idien uztarriak, zurezko kaikuak edo zumitzak, ezpelezko koilara erraldoiak, ttuntturroak, … Nostalgia infinituraino.

Martin Heideggerrek idatzi zuen: etxea denborarekiko ditugun gatazka existentzialen adierazgarria da. Etxea publikoa denaren kontrako babesgunea da. Kanpokoa azalezkoa da, mingarria, ezgurea. Etxe barnea aldiz, babeslekua, sinplea da, teknologiarik gabea, material naturalez egina. Horrela idealizatzen dugu iraganaren ustezko nortasuna eta tinkotasuna, orainaldiko hustasunaren aurkakoa.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/02/aitoretxarte2010222.mp3]

Deskargatu

Txoko gastronomikoa eta beste txokoak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.

Bazkidetu zaitez!