Iritzia: Ikusi ezin dugun argazkia

Euskalerria Irratia 2010ko ots. 22a, 12:54

Aitziber Sarasola

Gaurko iruzkina ikusi ezin dudan argazki bati buruzkoa izanen da. Ikusi ezin eta ikusi nahi ez. Ibai Beobide izanen da egunotan lurgainean sortu den gizakiarik beldurgarri eta lazgarriena. Nik ez dakit, ez dut ezagutzen eta ikusi behar zer aitortzen dioten eta aitorpen horiek Ibaik berak zein modutan egin dituen.

Dena den gaurko argazkia gorputz kolpatu baten argazkia da. Atxiloaldiak irauten duen 5 egun luzeegi horietan atxilotuek jasotzen duten tratuaren argazkia da. Astea joan eta astea etorri, behin eta berriro atxilotuak han hemenka; zenbat izan diren buruan eramatea ere kosta egiten da. Eta aste bat joan eta aste bat etorri betiko alpeta geure erraietan. Jipoituak izan direla, poltsa egin dietena, egurtu egin dituztena, ospitaletik ez dakit zenbat bider pasa direna. Ez da zilegi.

Protokoloak ere ezarri dira eta munduko eragile ezberdinek salatua dute afera. Baina tarte honetan geure herrietako makina bat gazte eta ez hain gazte (gogoan izan Egunkarikoak) haien eskuetatik pasa eta pasa ari dira; urteak joan urteak etorri min egiteko metodoak aldatu bai, baina praktika honek berean segitzen du. Bilbo, Donostia, Iruñea, Gasteiz eta Madrilgo edozein komisaldegitan.

Nola begira liteke beste aldera? Zein demokraziatan sinetsi behar dudala esaten didazue? Entzuleok ez da giro.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/02/aitzibersarasola2010219.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!