Bujanda: "Gobernuaren bidegabekeriak agerian utzi dituzte epaileek"

Euskalerria Irratia 2010ko ots. 11a, 15:27

"Garaipen juridiko garrantzitsua" lortu du beste behin ere Euskalerria Irratiak, haren zuzendari Mikel Bujandak Bazkalburuko saioan esan berri duenez. Gure irratia lizentziarik gabe utzi zuen 2006ko banaketa baliogabetzen duen epaiaren lehen balorazioa egiterakoan, Bujandak nabarmendu du "epaileek Nafarroako Gobernuaren bidegabekeriak agerian" utzi dituztela.

Gehiago ere esan du gure irratiko zuzendariak,  "oso pozik egoteko eguna" dela, "zoriontzeko eguna".  Eskerrak ere eman ditu: Nafarroako Gobernuko abokatuen kontra "lan eskerga" egin duen Asun Galar abokatuari. Gastu juridikoak bere gain hartu dituen EKEri. Eta, bereziki, "irratiko lagun guztiei, gugan konfidantza izan duten guztiei, gure arrazoiak entzunda, sinetsi dituzten guztiei".

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/02/mikel-bujanda.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!