Egoi Martinez: "Aurten nire ametsa gauzatu nahi dut, Tourreko etapa bat irabaztea"

Euskalerria Irratia 2010ko ots. 9a, 12:54

Epaileek Euskal Herriak bere baitan Nafarroa ezin duela hartu ebatzi duten honetan, Euskaltel-Euskadi taldea akaso birbataiatu beharko lukete, Euskaltel-Nafarroa bilakatzeko; izan ere, talde laranjak bederatzi txirrindulari nafar ditu. Horietako bat, Egoi Martinez. Sakandarra beti bezain jator, zintzo, apal mintzatu da Pasahitza saioan.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/02/egoimartinez201029.mp3]

Deskargatu

Otsailaren 17an hasiko du denboraldia, Algarveko Itzulian. Aurretik, Benidormen 10 egun eman ditu, Gorka Verdugo taldekidearekin jo eta ke entrenatzen. Sentsazioez galdetu diogu, txirrindularitzan beti baitabiltza sentsazioak gora eta behera, eta onak dituela esan digu. Gehiago ere esan digu: denboraldi honetako haren xede nagusia Tourrean etapa bat irabazten ahalegintzea da, orain arteko haren lorpen handiena Tourreko mendiko maillota janztea izan da, 31 urterekin jada argi duela txirrindulari ona dela baina ez maila gorenekoa. Gehiago jakin nahi izanez gero, klikatu eta entzun.

Irudia: Egoi Martinezen web ofiziala

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!