Euskalerria altxatzen

Euskalerria Irratia 2010ko ots. 5a, 09:43

Arrgazkikoa Aritz Ibañez da, Osasunaren etxeko partiden kontakizunetan parte hartzen duen kazetaria. Euskalerria altxatzen ageri da. Zehazki, Euskalerria Irratiko mikrofonoa altxatzen, harmailetako giroa jaso ahal izateko gure kabinaren gaineko teilatutxoan jartzen duguna. Esan genezake haren bizitza arriskuan jartzen duela gorputz ia osoa leihotik atereaz, gure entzuleei osasunazaleen hotsak modurik egokienean helarazi ahal izateko... Baina gezurra litzateke. Argazkian leihotik behera amildegia dagoela ematen duen arren, ez da hala: azpiko harmailetako aulkiak metro bakarrera daude. Dena dela,  ziur gara mikroa jartzeko haren bizitza arriskuan jarri beharko balu gure Aritzek zalantza izpirik gabe eginen lukeela. Igandean, arratsaldeko 16:45etatik aurrera Osasuna-Tenerife partidaren berri emanen du Aritzek, kirol taldeko gainontzeko kideekin batera. Segi ezazu kontakizuna fm-ko 91.4an, webgune honetan, facebooken, twitterren. Altxa dezagun Euskalerria... Irratia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!