Iritzia: Udara amestuz

Euskalerria Irratia 2010ko ots. 2a, 10:55

Josi Basterretxea

Kolorea, musika eta dantza… horiek ikusi ditut gaur. Inauteria gogora ekartzen duen argazkia da begien aurrean hartu dudana.  Inauteria, edo gure artean, hemen, mendebaldean esaten den bezala: aratustea; alegia, haragia uzteko garaia. Zorakeria- eta olgeta-egunak.

Naturak beharrezko du ziklo berriaren iragarpena, udaberria laster delako atarian, negu gordinaren ostean. Gorputzak berak beharrezkoa du ziklo berria, neguko gantzak digeritu eta otordu lasaixeagoak eskatzen ditu, udara amestuz.

Ordenak beharrezkoa du ziklo berria, goitik beherako zartadak, behetik gorako irrifarrak bilaka daitezen.  Etena eta berriz hastea, ahal dela aurrekoan baino hobeki, horixe da egunotako festak gogora ekartzen duena.

Eta ona da hori denentzat: naturarentzat, gorputzarentzat, orden eta desordenarentzat.

Baita, euskarazko komunikazioan beren haragi guztiak eskaintzen dituztenentzat, deitu Egunkaria, deitu Euskalerria Irratia.  Ziklo berria behar dugu hor. Negu hotzaren ondoren. Zigor eta debekuen ostean.

Inaute eta aratuste. Informazioa eta iritzia… libre.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/02/josibasterretxea201022.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!