Ezkabako presoak gogoan

Euskalerria Irratia 2010ko urt. 22a, 13:05

Ezkabako presoei omenaldia eginen diete asteburu honetan Berriogoitin. Igandean, eguerdiko 12:00etan, haien omenezko plaka jarriko dute herriko hilerrian. Ekitaldian, Zindiku folk taldearen eta Oreka TX-ko musikarien doinuak izanen dituzte lagun. Horren inguruan mintzatu gara Txinparta elkarteko Koldo Plarekin Pasahitza saioan. Alboko irudia, Iñaki Alforjak Eguzki BIdeoak ekoiztetxearekin Ezkabako ihesaldiari buruz egindako dokumental gomendagarriaren azala da.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/01/koldo-pla.mp3]

Deskargatu

Igandean, Berrioibeitin, hilerriko omenaldiaren ondoren, 14:30etan, herri bazkaria eginen dute Apezetxea elkartean. Aurretik, bihar, larunbatarekin, Txinparta elkarteko kide Koldo Plak hitzaldia eskainiko du, arratsaldeko 19:30etan, herriko Apezetxea elkartean.

Hogeita hamseiko gerran eta ondoko urteetan, milaka errepublikazale eta abertzale izan zituzten preso Iruñea ondoko Ezkaba mendikogotorlekuan. Haietako asko hil egin zituzten. 1938ean, 795 presok ihes egin zuten Ezkabako espetxetik. HAietako 212 erail zituzten. Bik besterik ez zuten lortu Pirinioez haratago libre iristea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!