Iritzia: Naturak ez gaitu guztiok berdintzen

Euskalerria Irratia 2010ko urt. 22a, 12:38

Josetxo Azkona

Ez dakit nola izendatu, nola definitu gaurko nire berriketa, baina jo dezagun une batez (beraz, hipotesi bat besterik ez da) Haiti berrikitan bortizki astindu duen intentsitate bereko lurrikara batek jotzen duela -demagun, diot- gure hiriko barrunbea, Iruñea eta Iruñerria nabarmen inarrosiz.

Ziur, kalte pertsonalak zein materialak eurrez izanen genituzkeela. Ziur, etxe batzuk birrindu eta beraietako etxetiar zenbait hilko edo larri zaurituta suertatuko liratekeela. Agian, lur-astinketa dela medio, Foru monumentua, edo Gaztelu plaza, edo Irrintzi dorrea arrunt pitzatuta ere gerta litezkeela.

Hala da, lagunak, zafraldia hain gogorra izanen zen.

Duda gabe, iruindarron mina eta samina egundokoa litzateke txikizioagatik. Baina, aldi berean, ziur egon gaitezke -seismo gaiaz dakitenek adierazitakoari jarraiki- hildako, zauritu eta galera materialak askoz urriagoak liratekeela bere proportzioan Iruñea batean, Haitin gertatu direnak baino.

Eraikuntzak-eta, sendoak dira hemen, laguntza banatzeko zerbitzuak eta azpiegiturak sendoak diren bezala. Kanpotik ailega zitekeen babesa, kasu, traba handirik gabe zabalduko zen herritarren artean.

Dena den, zergatik ez, erasoak, lapurretak, jokamolde ez gizatiarrak eta halakoak gerta litezke, Haitin bezala, baita hemen ere: ez al gara ba guztiok mami beraz egindakoak, ala?

Honekin erran nahi dut, hondamendi naturalak ez gaituela guztiok berdintzen. Ezta hurrik eman ere. Alegia, ondorioak beti izanen direla tokian tokiko azpiegitura eta maila sozio-ekonomikoaren arabera.

Ildo horretatik, oso argigarria deritzot, atzoko Berria-n, Mikel Morris hiztegigile eta itzultzaileak idatziriko “Haitiz ezkutatzen dena” izeneko artikuluari. Gomendagarria, zinez.

Tira, entzule: lurra ez dakigula sekula urra oinpean, izan ongi, eta gaur zortzira arte!

Adio!

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/01/josetxo-azkona-2010121.mp3]

Deskargatu

Ez dakit nola izendatu, nola definitu gaurko nire berriketa, baina jo dezagun une batez (beraz, hipotesi bat besterik ez da) Haiti berrikitan bortizki astindu duen intentsitate bereko lurrikara batek jotzen duela -demagun, diot- gure hiriko barrunbea, Iruñea eta Iruñerria nabarmen inarrosiz.

Ziur, kalte pertsonalak zein materialak eurrez izanen genituzkeela. Ziur, etxe batzuk birrindu eta beraietako etxetiar zenbait hilko edo larri zaurituta suertatuko liratekeela. Agian, lur-astinketa dela medio, Foru monumentua, edo Gaztelu plaza, edo Irrintzi dorrea arrunt pitzatuta ere gerta litezkeela.

Hala da, lagunak, zafraldia hain gogorra izanen zen.

Duda gabe, iruindarron mina eta samina egundokoa litzateke txikizioagatik. Baina, aldi berean, ziur egon gaitezke -seismo gaiaz dakitenek adierazitakoari jarraiki- hildako, zauritu eta galera materialak askoz urriagoak liratekeela bere proportzioan Iruñea batean, Haitin gertatu direnak baino.

Eraikuntzak-eta, sendoak dira hemen, laguntza banatzeko zerbitzuak eta azpiegiturak sendoak diren bezala. Kanpotik ailega zitekeen babesa, kasu, traba handirik gabe zabalduko zen herritarren artean.

Dena den, zergatik ez, erasoak, lapurretak, jokamolde ez gizatiarrak eta halakoak gerta litezke, Haitin bezala, baita hemen ere: ez al gara ba guztiok mami beraz egindakoak, ala?

Honekin erran nahi dut, hondamendi naturalak ez gaituela guztiok berdintzen. Ezta hurrik eman ere. Alegia, ondorioak beti izanen direla tokian tokiko azpiegitura eta maila sozio-ekonomikoaren arabera.

Ildo horretatik, oso argigarria deritzot, atzoko Berria-n, Mikel Morris hiztegigile eta itzultzaileak idatziriko “Haitiz ezkutatzen dena” izeneko artikuluari. Gomendagarria, zinez.

Tira, entzule:

lurra ez dakigula sekula urra oinpean,

izan ongi, eta gaur zortzira arte!

Adio!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!