Iritzia: Banka zibikoa

Euskalerria Irratia 2010ko urt. 20a, 19:54

Fermin Erbiti

“Banka zibikoa”, horra hor Nafarroako Kutxak azken urteotan publizitate guztietan erabili duen kontzeptua. Hori eta aurrekoa bezala, erderaz baizik publizitatu ez duen beste bat: “zuk erabaki, zuk aukeratu” itzulpen librean. Kaikuren iragarkiekin gertatutakoa gertatu eta gero -yo soy Kaiku, ni Kaiku naiz- nik badaezbada ere, itzulpen librea nahiago.

Tira, kontua da XX. mende hasierako nafar abertzaleek bultzaturiko Kutxa gizarteari laguntzeko sortu zela. Bankuen helburua ahalik eta gehien irabaztea zen bitartean, kutxena bestelakoa zen, herritarren beharretatik askoz hurbilago zegoelako.

Baina, egia esan, urteek aurrera egin ahala, gizartearen aldeko kezka ere gutxitzen joan zen, eta gaur egun ez dago kutxen eta bankuen arteko diferentzia handirik.

Gaurko egunkarian irakurri dugunez, gure kutxa elebakarrak komisioak kobratu dizkie Haitiko jendeari laguntzeko dirua ematen dutenei. Norbaitek berehala lotsagabekeria salatu, eta kutxak (edo bankuak esan beharko genuke) atzera egin du, kobraturikoa itzuli eginen duela esan du. Zibikotasuna eta etikarekin etengabeko matraka eman, eta orain hori besterik ez genuen behar. Ez, lasai egon, garrantzirik gabeko akatsa izan dela diote kutxako arduradunek.

Nik irakurri ditudan egunkarietan albisteak ez du bestelakorik merezi izan, kritikaren bat, editorial txiki bat…harrigarria? Batere ez. Publizitatez urri dabiltzan egunkarietan kutxarena da bakarrenetakoa, eta egunerokoa gainera.

Diruak dena erosten du, baita kazetarien isiltasuna ere.

Ba, horixe: banka zibikoa. Xelebrea kontzeptua, inteligentzia militarra bezain xelebrea.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/01/erbiti2010119.mp3]

Deskargatu

“Banka zibikoa”, horra hor Nafarroako Kutxak azken urteotan pub

“Banka zibikoa”, horra hor Nafarroako Kutxak azken urteotan publizitate guztietan erabili duen kontzeptua. Hori eta aurrekoa bezala, erderaz baizik publizitatu ez duen beste bat: “zuk erabaki, zuk aukeratu” itzulpen librean. (Kaikuren iragarkiekin gertatutakoa gertatu eta gero -yo soy Kaiku, ni Kaiku naiz- nik badaezbada ere, itzulpen librea nahiago.

Tira, kontua da XX. mende hasierako nafar abertzaleek bultzaturiko Kutxa gizarteari laguntzeko sortu zela. Bankuen helburua ahalik eta gehien irabaztea zen bitartean, kutxena bestelakoa zen, herritarren beharretatik askoz hurbilago zegoelako.

Baina, egia esan, urteek aurrera egin ahala, gizartearen aldeko kezka ere gutxitzen joan zen, eta gaur egun ez dago kutxen eta bankuen arteko diferentzia handirik.

Gaurko egunkarian irakurri dugunez, gure kutxa elebakarrak komisioak kobratu dizkie Haitiko jendeari laguntzeko dirua ematen dutenei. Norbaitek berehala lotsagabekeria salatu, eta kutxak (edo bankuak esan beharko genuke) atzera egin du, kobraturikoa itzuli eginen duela esan du. Zibikotasuna eta etikarekin etengabeko matraka eman, eta orain hori besterik ez genuen behar. Ez, lasai egon, garrantzirik gabeko akatsa izan dela diote kutxako arduradunek.

Nik irakurri ditudan egunkarietan albisteak ez du bestelakorik merezi izan, kritikaren bat, editorial txiki bat…harrigarria? Batere ez. Publizitatez urri dabiltzan egunkarietan kutxarena da bakarrenetakoa, eta egunerokoa gainera.

Diruak dena erosten du, baita kazetarien isiltasuna ere.

Ba, horixe: banka zibikoa. Xelebrea kontzeptua, inteligentzia militarra bezain xelebrea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!